inprimatu
Gladys-i
Izenburua:
Gladys-i
Sinadura:
Pablo Sastre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Sastre, Pablo

Argitalpena:
Susa.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
31

Gladys-i

Hil zutela bost urte

 

Pablo Sastre

 

 Naturaren alde borrokatzen zenuelako

 erahila.

 Harri bat jaso dut eta

 zakur bati

 bota egin diot; ez da erori,

 tiroka erantzun dit.

 Zuk bezala nahi nuke

 inori minik ez egin.

 Baina bera ez da erori,

 eta nik amorru bizia sentitu dut lurretik

 tiroak ebitatu nahian.

 Niri

 pena handia ematen dit

 bota dudan harri hori jasota

 babespean zegoen iñurritxoa

 teilaturik gabe utzi beharrak.

 Odoletan haziak gara eta

 agian esango didazu

 ez duela merezi holakoetan aritzeak;

 baina niri hala gertatzen zait

 eta pentsatzen ari naiz

 etsaiak

 horrenbeste bizitza eramateak

 beti izan dudan bizi estima hau

 ekarri didala; hala ere

 ez uste

 bizitza abstraktoan sinisten dudanik,

 zeren badaude

 bizitzaren aldeko bizitzak

 eta bere kontrakoak.

 Harripeko iñurritxoa,

 belarra, airea, mundua, zu,

 maitagarri zaituztet.

 Besteak,

 heriotza erabiltzen dutenak,

 ez.

 Lurretik

 jasotako harri lagun hau

 -bihar lasai bizi ahal izango gaituk-

 Orain,

 hiltzaile horren burua

 ireki ezak

 otoi!

 

 


inprimatu