inprimatu
Poesiaz
Izenburua:
Poesiaz
Sinadura:
Francisco Nogales
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Nogales, Francisco

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
6

Poesiaz

 

Francisco Nogales

 

                   I

 POESIA. Hil zorian urre eta zilarrez jantzia,

 bizidun hilen artean

 txirikordaz estali haute.

 Orain hire ospeaz zulatu dunan

 hobian hatzanean,

 inoizka biharraz aritzearren

 itzarriagatik ere,

 hire ixiltasunezko bertsoez

 esperantza ukatzen dihardun.

 

                   II

 EGIA-OIHUAK urra beza

 hire azal fin nakarea,

 eta erakus ditzaan harro

 hire zaurien mintzarrak

 NAHI DUT. Hire dontzeila burgestu arropak

 urra ditzaan,

 garbi eta biluzi irten hadin,

 eta ausart aurpegia ager dezaan.

 Hire gorputz sutsua

 altzairu urtu sendoa bedi

 ezen ene mailukazko bertsoez

 hi kolpatzeko asmoa bait dinat.

 

                   III

 Gizaki bizidunen negarrean

 presente izan hadila,

 imentzioetan esku har dezaan

 jendeen partaide izanik.

 Gure kaleak zarpa ditzaan,

 gure AIREan bizi hadila,

 EGUZKIAz ezkon hadila,

 eta HILARGIa dadila hire amorante.

 

                   IV

 Belarraren ihintz hadila,

 uhainen gurgura,

 mendietan oihartzun,

 NAHI DUT. Maitatzen den emakumearen begietan

 izan hadila.

 

 


inprimatu