inprimatu
Milla bederatzireun...
Izenburua:
Milla bederatzireun...
Sinadura:
Urkiolegi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkiolegi

Argitalpena:
Txortan.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
10-11

         Urola bailaran sortu den aldizkari honetan falta ezin den atala

 Bertsolaritzari buruzko bat diagu/dinagu.

         Aldi honetan "URKIOLEGI" zeritzaion bertsolariaren bertso sail bat

 aukeratu diagu/dinagu; bertsook, aldizkaria irakurtzen duzuen guztiok abestuko

 dituzuelakoan eta era berean gure txokoko historiari buruz zerbait gehiago

 hornituko zaretelakoan gaudelarik. Bertsoetan zehar ikusiko duanez, 1920go

 urtean gertatutako greba bati buruz ari duk/n egilea eta bertsoak sinatu gabe

 egon arren frogaturik Urkiolegirenak direla zegok/n.

         Bukaera aldera egileak dei bat egiten ziok/n "sindikalista danai", bere

 burua ere sindikalistatzat jotzen duelarik, esan beharra zagok/n "Sindikato

 Libre" zeritzaion sindikatoaren partaide zela egilea bera ere.

         Aurrekoa heure lana duk/n irakurle! Zortziko txikiko bertsoei egoki

 dagokion doinu bat aurki eta ea zein eratan moldatzen haizan.

                                                                           Dabid

           1/

 Milla bederatzireun

 ta ogeigarrenian,

 Zeruko Aita, nago

 zure biarrian;

 gaizki bizi gerade

 paraje onian,

 bendiziyo bat, arren,

 zuzendu gaitian

 

           2/

 Maria Santisimak

 eiten badu argi,

 bertso berri batzuek

 nai nituzke jarri,

 alabantzak emanaz

 kapitalistari;

 motibuak zer diran

 esango det garbi.

 

           3/

 Arrazoietan jarri

 gaitian begira:

 pabrikarako atiak

 zertan itxi dira?

 Orrelakorik etzan

 justuak balira,

 goseak errenditzen

 pobriak ai dira.

 

           4/

 Ondo bizi nai dute

 berak bakarrikan,

 ez dute estimatzen

 pobrien lanikan;

 ez badute pagatzen

 bear dan jornalikan,

 oien estudiyoak

 dira alperrikan.

 

           5/

 Kapitalistak nunbait

 ondo ziran bizi:

 pobriak lana egin,

 aiek irabazi,

 jan da eran, pasiau

 ta ederki jantzi...

 obreruak ez al du

 .... bat merezi?

 

           6/

 Pobriarekin oiek

 zer moduz dabiltzen,

 kristau maitiak, jarri

 zaitezte aditzen:

 gosiakin ez dute

 iņor errenditzen,

 asi zaizku plomozko

 konpitak partitzen.

 

           7/

 Urrillaren seian zan

 —esango det klaro—

 asteazken batian

 bastante goizaro;

 inozentien kontra

 ainbeste enpaņo,

 atzetikan naio zuten

 aurretikan baņo.

 

           8/

 Pabrikako sarrera

 nai genduan ikusi,

 guardiako jaunak

 ez ziguten utzi;

 atzetikan tiroka

 balarekin josi,

 iņor ez giņaren ill,

 danok gera bizi.

 

           9/

 Denbora gutxi baten

 ainbeste eritu,

 lurrera erorita

 ziraden gelditu;

 gero mediku jaunak

 zituzten kuratu,

 esan zuten: ĢAtzetik

 dira balak sartu.ģ

 

           10/

 Beren langille onak

 tiroz ill nayian,

 milagro bat Jainkuak

 ein du Azkoitiya'n;

 kapitalista oiek

 joan dan aspaldiyan

 amenazoka pobria

 zeukaten azpiyan.

 

           11/

 Onla amenazoka

 jendia aspertu,

 Txinako legerikan

 guk biar eztegu;

 ez gera salbajiak,

 kristauak gera gu,

 tokatzen dan moduan

 lana egingo degu.

 

           12/

 Iņoiz etortzen bada

 eleziyorikan,

 erakusten digute

 ejenplo onikan:

 nai badezu aurrera

 pabrikan lanikan,

 ez zaiozu besteri

 eman botorikan.

 

           13/

 Gazterik badijua

 erromeriyara,

 neska zarrak ondoren

 diyaz bereala

 partia ekartzera

 nagusiyagana;

 urrengo goizean multa

 bost duroko bana,

 

           14/

 Bestek konpesatzen du

 nere pekatua,

 egin baņo lenago

 daukat barkatua;

 asko banu, ez da palta

 zeņek kontatua;

 ori da besten onik

 ezin sufritua.

 

           15/

 Oraiņ sindikalistak

 atera kontuak,

 jornalak agindu ditube

 eskatutakuak;

 saiatu diralako

 gizon nonbratuak,

 ..... oraindik palta

 ..... artikuluak.

 

           16/

 Artikulu oietan

 eman zagun kontu,

 itzez agindu baņa

 obraz ez mantendu;

 oiek egiten dutena:

 al dala bengatu...

 gizonak zertako du

 ainbeste gorrotu?

 

           17/

 Obreru biotzekuak,

 biegu unitu,

 geroko esperantzan

 ez iņor gelditu;

 premiyako orduan

 alkar sokorritu,

 Eleiza Santak ala

 ordenatzen gaitu.

 

           18/

 Donosti'tik etorri da

 gizon bat abilla,

 amen gerran gabiltzen

 izate onaren billa;

 gu ondo ipiņitzen

 ein du alegiņa,

 langille danan partez

 berai esker milla.

 

           19/

 19/ Sindikalista danai

       eiten diet erregu,

       txarrak ez du baliyo,

       onez biar degu:

       errespetoz ibilli

       iņola al badegu,

       langillien asuntua

       zuzenduko degu.

 

           20/

 20/ Kantu-lan onek ez du

       ainbeste meritu,

       despedida emanaz

       biar det gelditu;

       geiago ere badira

       esan nai banitu,

       mantxarik ez dubenak

       ez prendarik artu.

 

 


inprimatu