inprimatu
Joan Salvat-Papasseit
Izenburua:
Joan Salvat-Papasseit
Sinadura:
Joan Salvat-Papasseit
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Koldo Izagirre)
Egilea(k):
Izagirre, Koldo

Salvat-Papasseit, Joan

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1999
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
16

 

Itzulia

 

Joan Salvat-Papasseit

 

 1894an Bartzelonako Urgell karrikan jaio zen. 1911an Santa Madronako azokan

 liburu saltzaile bat ezagutu ondoren literatura munduan sartu zen. Hogei urte

 inguru zituenean independentzia aldarrikatzen zuten taldeen inguruan mugitzen

 hasi zen, Juventuts Socialistes-etan adibidez, eta bere idazki politiko-

 sozialetarako "Gorkiano" ezizena hartu zuen. "Los Miserables" aldizkarian

 argitaraturiko lan batengatik bi hilabeteko kartzela izan zuen 1916an, eta gari

 honetan izaten du futurismoaren berri. Tangoa eta Kokaina, sozialismo eta

 anarkismoa ditu maitale. 1924an, Abuztuak 7 zituenean hil zen.

 

 Zerua eta itsasoa

         zerua eta itsasoa

 eta Garraf-eko bazter beruntsua

 zelaia eta mendia itsasoaren besarkada bezala

 —Gaztela utzi zuenak ez luke itzuli nahi.

 

 Montjuich gailurra

 eta Portua mastaz betea

 Rambla bat bihotzarekin

                                 suarekin

                                         eta odolarekin

 Estadio tanpakari bat Marte zelaitzat

 diska-jaurtitzailerekin

 dituen hiriari errendatutako lastaolak

 

 milaka gezi airean askatasuna oihukatuz.

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Joan Salvat-Papasseit: Antologia. Koldo Izagirreren edizioa. Pamiela.

  

 


inprimatu