inprimatu
Nik ere banuke nahi izanez gero...
Izenburua:
Nik ere banuke nahi izanez gero...
Sinadura:
Koldo Izagirre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Izagirre, Koldo

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
7

Koldo Izagirre

 

 Nik ere banuke nahi izanez gero

 —Federico, Miguel—

 Poeta baten  izena ahotan hartzeko

 Izena ezizena zuen poeta xume bat

 Euskal poeta bat izan litekeen bezain sotila

 Zuek bezala zaldi zuri bahitzailez

 Larrosaren urrezko erlez

 Puntu gaitzak asmatzen zituena Federico

 Italia eta Alemaniaren armiarma beltzenek

 Eta gero Espaņaren poeta suminduek Miguel

 Lehertu zuten Gernikan atxilotua

 Gorrotozko igitai batek ustel dezala hildu zintuzten

 eskua

 —Federico, Miguel—

 Nahi izanez gero banuke nik ere

 Izen bat ahotan hartzeko

 Ezizenezko izen xume bat

 —Lauaxeta—

 Itzalik laiotzenera eramana zu bezala Miguel

 Berunez lotaratua zu bezala Federico

 Txapel-okerrak edango yabek

 Ardo onena Gomez etxian

 

                                       in Balizko erroten erresuma, Susa, 1989.

 

 


inprimatu