inprimatu
Ho Chi Minh
Izenburua:
Ho Chi Minh
Sinadura:
Ho Chi Minh
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Iņaki Aramaio)
Egilea(k):
Ho, Chi Minh
Iņaki Aramaio

Argitalpena:
Vladimir.
Urtea:
1998
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
8

 

Lau hilabete betetzean

Ho Chi Minh

 

euskaratzailea: Iņaki Aramaio

 

 1941eko udaberrian, Indotxinako lurrak japoniarren mende zeuden. Vietnamgo

 iparraldean komunista iraultzaile batzuk, Ho Chi Minh euren artean, Vietminh

 delakoa sortzeko bildu ziren, hau da, Vietnamen independentziaren aldeko

 elkartea. Japoniar eta frantziarrak gudukatu eta Vietnamgo Errepublika

 Demokratikoa sortu nahi zuten, eta mendietan eratu zuten beren erresistentzia

 armatua.

 1942ko udan Ho Chi Minh, talde hartako burua, Txina aldera abiatu zen ahiei

 frente elkartu bat proposatu eta txinar komunistak bisitatzera. Muga iraganda,

 ordea, atxilotu eta kartzelan sartu zuten. Orduan idatziak dira bere poemarik

 ezagunenak, Gartzelako Egunkaria izenekoan bilduak.

 

 Gartzelako egun bat, libertateko mila urte

 Aintzinakoen arrazoia!

 Gizonarentzat ez den bizitza honetan lau hilabetek

 Hamar urte baino gehiago zahartu naute.

 Lau hilabetetan ia ez dut jan,

 Lau hilabetetan ia ez dut lo egin.

 Lau hilabetetan ez naiz arropaz aldatu,

 Eta lau hilabetetan ez naiz behin ere bainatu.

 Hagin bat galdu dut, ilea urdindu zait

 Argal, zikin, deabrua bezala goseak urratua,

 zauriz eta hazteriz estalia.

 Zorionez, lasaia eta gogorra naiz,

 Batere zalantzarik gabe,

 Eta gorputzez hautsirik banago ere,

 ene gogoa osorik dago.

 

 Liburutegietako arratoi zaharrentzat:

 —Ho Chi Minh: Gartzelako Egunkaria. Susa 1985. Iņaki Aramaiok itzulia Herrera

 de la Manchan..

  

 


inprimatu