inprimatu
Arsuaga-ren eguzkiei begira
Izenburua:
Arsuaga-ren eguzkiei begira
Sinadura:
Bernardo Atxaga
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Irazu, Joseba

Argitalpena:
Pamiela.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
26

Arsuaga-ren eguzkiei begira

 

Bernardo Atxaga

 

 Holaxe amaitu zen hamaikagarren hilabetea, hazila

 hegora zihoazen basa antzerren kantuarekin;

 

 Eta jarri zinen zeuari begira, eta esan zenidan;

 hegorik banu, ni ere saiatuko nintzateke

 lur berrien bila, jasoko nuke neure kanpamendua

 bandera beilegiz seinalatutako kostan;

 

 Hobeto egin dezan denborik bere lana, ahantz nadin

 betirako huri honen murraila eta jendeaz.

 

 Eta oroit hadi, nik galdea bakarra egin ninan,

 zergatik ote gara hain zorionik gabekoak

 sikira apur bat beranduago hil izin balitzaigu

 ikusiko zukeen edurra atarian pausatzen.

 

 Eta bienbitartean, aingeru ilunak etorri eta

 eraman egin zinatena arratsaldea bera ere.

 

 Holaxe amaitu hunan hamaikagarren hilabetea, hazila

 hegora zihoazen basa antzerren kantuarekin.

 

 


inprimatu