inprimatu
To J. A.
Izenburua:
To J. A.
Sinadura:
Robert Louis Stevenson
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Malkaitz)
Egilea(k):
Stevenson, Robert Louis
Malkaitz

Argitalpena:
Pamiela.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
11

To J. A.

 

R. L. Stevenson

 

euskaratzailea: Malkaitz

 

 Itsaso hondogabea eta denbora eta malkoak,

 bihotzunen balentriek eta erregeen krimenek

 urrutzen gaituzte; eta gertakarien ibaiak

 santa sekula batez, mendebal eta ekialderat

 urrutzenago ditu gure sehaskak. Arrotza

 zatzaizkit, nola itsasgizonak goiztirian

 urrunean lurra ikustean, zein den jakiteke,

 hala hurbiltzen naiz zalantzan, hala nabigatzen

 zure uharte misteriotsuaren inguruan, eta so egiten ari

 olatuak eta mendi eskergak eta ibaibaxa ozenak

 eta urezpondatik entzuten ditut ahotsak lurbarnetik deika.

 Aparta da itsasgizonaren bihotza, haiduru, herabe,

 hunat hurbiltzenago, orai, aldiz, ihesi doa kosta hortatik.

 Azkenean bere itsasuntzi urraturik konpontzen du

 eta, hitsa, sakonetara biratzen du bere branka hautsia.

 Joatean, aitzitik, lemangainean dabil gogoetaka

 uharte dirdir hortaz; beldur zen hartara

 bere izpiritua menturatzen da berriz; eta luzaro

 emazte ondoan erdi-lo, salburik etxean,

 lur hortako oroituriak datozkio behin eta berriz; ikusten ditu

 mendi eternalak imintzioz hari; eta atzarri egiten da

 izan zitekeen supazter urrun hortako joranetan.

 

 


inprimatu