inprimatu
Miarritze
Izenburua:
Miarritze
Sinadura:
Wihelm von Humboldt
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Humboldt, Wilhelm von

Argitalpena:
Mazantini.
Urtea:
1991
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1.zk.
Orrialdea:
12

Miarritze

 

Wihelm Von Humboldt

 

         Wihelm von Humboldt, filologo eta antropologo sonatua, 1799an etorri

 zen lehen aldiz Euskalerrira. Euskara ezagutu eta, haren bidez, aitzinako giza

 gogoaren berri ukan nahi zuen; baina, hara ezustea, euskara berexia izan eta

 ere, garaian garaiko gogoa zeukaten euskaldunek.

         Miarritzeko kostaldean gogoetan egotu omen zen itsasoaren noiz nola

 noizkoari buruz. Parada hartatik solas bakarren batzu pausatu ziren ondoko

 soneto honetan, ineditoa zegoena eta orain zuretako euskaraturik gure honetan

 agertzen dena.

 

 Olatu abarrotsez burrunbaturiko zure hondartzan,

 Non, animaleko burkaitzetan, arroka artaketan barrena,

 Uhina bulka baitabil,

 Miarritze, hosto garbiez apainduriko Euskalerrian,

 

 Itzuli zen, bestako jantzi alaiez beztiturik,

 Adinak lilura eta pozten gintuen ixtanterat,

 Bizi esteka garbiek uzten gintuenean

 Ondoko lore goxoak biltzea.

 

 Betiereko itsasoa, badabil harat honat;

 Bazerion ote lurreko leizetik ateraia?

 Erori ote zen, lehen orduko ihintza, zerutik behera?

 

 Nork duke misterio horien oihala goratu?

 Artean, bere doinuak asma eta adi...

 Esistentziaren argia eta iluna darabiltza orroka.

 

 


inprimatu