inprimatu
Moreno'tar Joxe euskaldun berriyari
Izenburua:
Moreno'tar Joxe euskaldun berriyari
Sinadura:
Apez-gei
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Apez-gei

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
261.zk.
Orrialdea:
1

Moreno'tar Joxe euskaldun berriyari

 

Apez-gei

 

 ˇBejondaikela, mutiko ernai

 Euskaldun berri trebea!

 Euskalerriko zenbatentzat ˇai!

 Jarraibide ezin obea!

 

 ..............................................

 ..............................................

 ..............................................

 

 Erradak, baina, nun idoro duk

 Nabari dukan sugarra?

 Nun, gure Euskera Ama'ganako

 Dukan maitasun indarra?

 

 Sarri-sarritan entzuten baitit

 Askok erabil-errana:

 "Niondik ere, ezin ikasi

 Gure Euskera laztana"

 

 Azken-itz on gezurra dittek

 Eta gezurra guztiya.

 Bene-benetan gogo duanak

 Aurreratu dik erdia.

 

 ˇLaztana!... Oyek mii mutturrez

 Maitatzen ditek Euskera.

 Biyotzak maite duan gauz zailla

 Erraztutzen duk sobera!

 

 Orregatikan, erradak, erran

 Nundik duk, dukan sugarra?

 Euskera eder bikainarentzat

 Dukan maitasun indarra?

 

 ..............................................

 ..............................................

 

 Edatu duk ik oron aitzina

 Jarraibide txit jatorra,

 Jatorri izkuntza ez dakitenak,

 Iregan lotsa gogorra.

 

 ˇOri duk ona! gazte, ta aurrera

 Aitzinera artu bidean

 Euskera maite degunak oro

 Bederen, saya gaitean.

 

 Bejondaikela mutiko ernai

 Olerkaritzan trebea.

 Euskalerriko zenbatentzat ˇai!

 Jarraibide ezin-obea!

 


inprimatu