Moskortia
Zubimendi, Jose
1
Galzak zintzilik, begi kiskurrak,
sudurra gorri gorria,
balantzak ta total izketan,
iņork ezin ikusia;
erriko mutill koxkor danentzat
da tximu parragarria,
baņan senide saminduentzat
gauza beltz lotsasagarria,
ala izaten da, leku danetan
gizaseme moskortia.
2
Taberna zulo zikin danetan,
oituba dago azaltzen;
goiz-goizetikan arratseraņo
dabill ardua edaten,
Bere antzeko lagun zitalak
an laister ditu billatzen;
joko ta zurrut, oju ta parrez,
sarritan dira moskortzen;
ango kia ta zikin artean
osasuna dute galtzen.
3
Noiz nai moskorra etxeratzenda
arduak ziaro nastuta,
baztarrak juaz, ontzi guziak
botiaz, oso erotuta,
bere semeak gorde ez badira
garaiz danak bilduta
ume gaxoak astintzen ditu
kupirik gabe sututa,
ama zintzo ta errukarrien
negar-malkuak aztuta.
4
Egun askotxo igaro ditu
azaldu gabe lanian,
ta ez du egiten gauza zuzenik
noiz-bait azaldu danian,
lan-tokiro nagusi jaunak
ori ikusten dunian
zintzoagoko beste gizon bat
jarri du bere ordian,
jateko ere nun irabazi
gabe geldi da kalian.
5
Maiz asko ere zori txarrean
eroturikan arduak
izaten dira utsagatikan
burruka sendo beruak,
laban zorrotzak azaltzen dira
gerturik beren eskuak
ta asarre bizi odoltzaleak
edanarekin itxuak,
an egiten du eriotzen bat
gizon moskortutakuak.
6
Negargarrizko berri zital au
azkar jakiten da errian,
ta bi eskutatik ondo lotuta
sartzen dute espetxian,
gizarajoak bere bizia
galtzen du urkamendian
edo egizturik sendalariak
erotu dala edanian,
erotegian an gelditzen da
bere bizitza guzian.
7
Baņan askotan eriotzakin
ez da guzia bukatzen,
baitzik aitaren gaitzak dituzte
seme gaixoak gelditzen,
gauz ez diraden seme baldanak
dira aiegatik jaiotzen,
ludi onetan errukitsuak
gero diranak bizitzen,
berak errurik izanik gabe
aita txarrenak ordaintzen.
8
Entzun dezute nolakua dan
moskortiaren bizia,
eta atzenean nola izaten dun
eriotz lotsagarria,
ez asi bada aien antzera
ta izango degun saria,
andre kutuna, seme ederrak
zorioneko pakia.
zintzo bizirik gora dezagun
gurekin Euska-erria.