inprimatu
Aralar'en
Izenburua:
Aralar'en
Sinadura:
Zimelketa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zimelketa

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
757.zk.
Orrialdea:
5

Aralar'en

 

Zimelketa

 

 Aurreko igandez juan giñaden

 talde bat San Migel'era

 Euskal erriko zaindariari

 ikusi bat ematera

 goizeko lau ta erdi inguru

 beribillaren irteera

 seiterdikin batetsu berriz

 Uarte Arakil'era

 andikan gora zear mearka

 noizbait bertaratu gera.

 

 Eleizaraño sartu giñan da,

 ura zan gauza apaiña

 aitortu eta jaunartzen ere

 talde aundik alajaña

 gosaldu gendun ondoren berriz

 Meza nagusi bikaña

 izlari ederra ederrik bada

 izenik ez dakit baña

 astindu zuen biraularien

 ausardi griña zikiña.

 

 Eleizkizunen bukaeran, ba,

 erlikiya zuten jetxi

 abesti samur zoragarriyak

 bitarten entzun erazi

 muñ emanikan irten giñan da

 ba zan antxen nor ikusi

 Telletxea jatorra ere

 laguntzalle eta guzi

 onespen on bat nai zuen nunbait

 San Migel'gandik iritxi.

 

 Ugartera jatxirik, bazkalduta

 jendia tajuz jarriya

 "Euskeraren Adiskidiak"

 ain zuzen an jai aldiya

 bertsolari bat ere bazuten

 artarako ekarriya

 nik ere zerbait lagundu niyon,

 etzan almenez urriya

 sarriyago ez ikusi bear

 ain lagun maitagarriya.

 

 Ondorenian jaun prestu batek

 nau albotikan agurtu

 "Larreko" zala jakitiakin

 nere poza zeñek neurtu:

 makill dantzari ta poxpoliñak

 zeuden dantzarako gertu

 pozez gebiltzen egiya esan,

 ¿zertarako ez aitortu?

 baña garaya genduen eta

 etxera biar biurtu.

 

 Agur San Migel, agur Aralar

 eta agur Naparrua

 Lakuntza aldeko zelayak ziar

 ura zan ibil girua

 illunarekin urruti ga

 giñan erri ingurua

 egun ederra, egun alaya

 atsegiñez igarua

 Migel doneak eman deigula

 danoi bere anparua.

 


inprimatu