inprimatu
Agur Argia asteroko
Izenburua:
Agur Argia asteroko
Sinadura:
Zimelkaitz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zimelkaitz

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
663.zk.
Orrialdea:
4

Albiztur'ko "Luistar"i

 

Zimelkaitz

 

 Utsune gabe agertzen da

 "Luistar" zure idazki sorta

 eta gañera bertso ederrik

 bertatikan du bota

 pozikan irakurtzen ditugu

 oso zaliak gera ta

 zure aurreko enbita orri

 eman nai diyot buelta.

 

 Baserritarrak jotzen gaituzu

 peri ta apostu zale

 bera apostu egin nayian

 agertutzen da alare

 kontu orretan juzga liteke

 au ere gurekin pare

 penak azteko olako batzuk

 noizik bein onak dirade.

 

 Ille artzalle jatorrak dira

 iñoiz berri emalliak

 orrengatikan izaten dira

 alkarrekiko peliak

 besterentzako zertako bota

 berak on ditun aliak?

 baserrin ezik kalian ere

 badira peri zaliak.

 

 Gure bizitza nolakua dan

 ez dago oso ezkutu

 egundañore ezdegu falta

 zerk miñ emanda estutu

 iñoiz perin bat ikusi eta

 zintzurrak zerbait eskatu

 ta bertso batzuek kantatzia-re

 ezin ba gaizki juzgatu.

 

 ARGIA onek esaten digu

 oitura zarrai eusteko

 pranko inbiritan egoten dira

 bertsolari ikusteko

 jolas polita ez alda bada

 oso erabat uzteko?

 ederragorik danik ez dakit

 triste dagona pozteko.

 

 Nik ez dakit ezjakiñez dan

 ede bestela maliziz

 gure bizitza txit erosua

 oida askoren iritziz

 kaletar asko izketaz beintzat

 baserritarren gutiziz

 eta berak ez ortaratzia

 arritzekua da guziz.

 


inprimatu