Menda belarra eta xoria
Zamora, Auxtin (Auxtin)
1
Etxahun Bordazarre,
Xuberoko zoin oihanetan
sartu ote da zure poesia?
Zure ezpainetako iriñoek,
zure xirularen soinuek,
menda belarraren freskura zeraukaten,
zonbat belar zama bizkarrean
horrenbertze kantu zenbiltzan gogoan.
2
Eta zu Elizaran Periko
Askatasunaren eskalea,
oraino ihintzez hegalak xuri xuriak,
eta jadanik xedereri, zure Herrian, ihesi,
tiroz hil zaituzte,
zu, neure kabi bereko anaia.
Nago, orai, Tolosako zoin karriketan
dabilken zure izaitea?
3
Etxahun Bordazare, Elizaran Periko,
zuek lur barnean etzatean,
oihanetan ezkurrak erortzen ari ziren,
bat banazka.
Bihar, etzi, noizbait,
bat banazka haitz landareak emanen dituzte,
bihar, etzi, noizbait,
haitz landaren azpian,
menda belarren erdian,
ihazlokatuko dire,
xori, goizeko ihintzez xurituak...
|