inprimatu
Utopia
Izenburua:
Utopia
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1194.zk.
Orrialdea:
56

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Utopia

 

Zabala, Xanti

 

 I

 

 Utopiari kolpeka,

 hau da maldu dun ordeka,

 Ezin eutsirik euskaldun oro,

 nortasun oreka.

 Amets artean gordeta,

 dagoen fruitu moeta.

 Hitzak zentzua gal dezanean,

 lortuko den meta.

 

 II

 

 Orain amets gero egi,

 hori lortu ahal baledi,

 Helmuga non den ez dakienak,

 ez daki gehiegi.

 Mitoak egin bi erdi,

 bide ertzean ez geldi.

 Azkeneraino lepoan hartu,

 ta aurrera segi.

 

 III

 

 Ezinaren erasoa,

 euskaldunen arazoa.

 Euskarak ere nekez darama,

 aurrera pausoa.

 Gure hizkuntza goxoa,

 triste daukagu gaxoa.

 Feri beltzean belearekin,

 truka den uxoa.

 

 IV

 

 Herria nolatan dagon,

 begira dezagun sakon.

 Geure artean ezin konpondu,

 etsaiak zorion.

 Itzar andre eta gizon,

 lo ezin gaitezke egon.

 Edo bestela ez gara noski,

 amaren seme on.

 

 V

 

 Lotura beti kalte da,

 gabiltz katetik katera.

 Ilunpearen tunel beltzetik,

 behar da atera.

 Lan arruntatik artera,

 bakoitzak bere papera.

 Euskara eta Herria aska,

 ditzagun batera.

 

 VI

 

 Poetari zertan galde,

 Herriarengandik du alde.

 Arima saldu ta utopia,

 erosi debalde.

 Nagusiaren mirabe,

 ez, baizik geurean jabe.

 Pakea ere zer pake dugu,

 eskubide gabe.

 

 VII

 

 Jarri gaitezen begira,

 egungo Ğmodağ berrira,

 Gizonarentzat aurrerapenak,

 zertarako dira.

 Utopiaren Ğmovidağ,

 inork ezin al du gida.

 Lan postua txit utopikoa,

 bihurtzen ari da.

 

 VIII

 

 Giza baloreaz hustu

 natura ere zapuztu,

 Kontsumoaren hatzaparretan,

 nor gehio apustu.

 Bururik ezin makurtu,

 panpin ez gaiten bihurtu.

 Herri berri bat eraikitzeko,

 eskemak apurtu.

 

 IX

 

 Zenbat negu eta uda

 luzatu behar da guda.

 Utopiaren predikariek,

 daitezen ardura.

 Herri zahar honen malura,

 sendatu ordu heldu da.

 Abertzaleak utopia du,

 hain zuzen helmuga.

 

 X

 

 Bakoitzak bere tokia,

 hartzea zein egokia.

 Alper alperrik dugu bestela,

 gure bekokia.

 Eguneroko ogia,

 bezain beharrezkoa ia.

 Lortu behar den zerbait besterik,

 ez da UTOPIA.

 


inprimatu