inprimatu
Tristerik nago bainan halare
Izenburua:
Tristerik nago bainan halare
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
856.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Tristerik nago bainan halare

 

Zabala, Xanti

 

 1

 

 Tristerik nago bainan halare,

 hastera noa kantari.

 Bidea nola hertsiko diot,

 sentimentu ur tantari.

 Hamaika gauzen testigu zara,

 O bihotzeko Kantabri.

 Behin geio ere izan zaitea,

 entzunaz nire kanta bi.

 

 2

 

 Bitxiak dira gure artean,

 gertatutzen diran gauzak.

 Arrotutzeko moduan gaude,

 haizekada batez hautsak.

 Zalantzan nago biribil edo,

 laukiak diran arraultzak.

 Diran bezala ez ikusteak,

 behintzat badakarzki hutsak.

 

 3

 

 Euskaltzaindiak noiz bait halare,

 bertsolari txapelketa.

 Eratu digu laxterka batez,

 Jaunak ez da berriketa.

 Lenen mailako bertsolariez,

 osa nahiez leiaketa.

 Baina ezina gertatu zaio,

 denak ados ez daude ta.

 

 4

 

 Lenen mailako bertsolariak,

 zituen aukeraturik.

 Aukera hori beren modura,

 dute nonbait eraturik.

 Batzuak gora igo besteak,

 lengo eran geraturik.

 Gauzak nolatan egiten diran,

 ni nago ikaraturik.

 

 5

 

 Batzuentzako bide zabalak,

 besteentzako extuak.

 Doi xamarrean dabilenentzat,

 ez dituzte errextuak

 Lehen baieztatu ziraden gauzak,

 orain berriz ezeztuak.

 Euskaltzaindian despistez edo,

 batzuk beintzat saiheztuak.

 

 6

 

 Sariketari muxin eginaz,

 ibilitako batzuak.

 Onartu ditu txapelketara,

 Euskaltzaindi ahaltsuak.

 Ustez saiatu izan geranok,

 joaz burruka gartsuak.

 Bide ertzean galdu ditugu,

 gure amets gihartsuak.

 

 7

 

 Zepai sarien irabaztunak,

 gelditu gara galeran.

 Lenen mailara ez gara pasa,

 esaten ziguten eran.

 Euskaltzaindiak dekretu bidez,

 dio batzuk lengo beran.

 Axurmendi ta lagunen lanak,

 utzi dira papeleran.

 

 8

 

 Orixe eta Zepai saria,

 bi gizonek lortu dute.

 Biek batera duen besterik,

 ba denok nik ez dut uste.

 Bat lenen mailan «kanonizatu».

 eta jarri dute tente.

 Bestea berriz bigarrenean,

 eta gainera suplente.

 

 9

 

 Bide zuzenez gabiltzenikan,

 ez derizkiot nik hola.

 Pentsatutzen dut zapuztutzeko,

 arrazoirik badagola.

 Bertsolaritzak ez du merezi,

 horrelakorik iñola.

 Frutuen bila baldin bagabiltz,

 zaindu dezagun arbola.

 

 10

 

 Sinetsi gero bertsolariok,

 zuen aurka ezer ezta.

 Txapelketara zoazten denok,

 ahal den egokien presta.

 Nik denok berdin lagun zaituztet,

 zuengana ez dut ezpa.

 Bakar bakarrik ager nahi nuen,

 nire bihotzeko kezka.

 

 11

 

 Ametsa egan ikusitzen dut,

 koka nahirik bihotzetan.

 Nire ametsa berriz hilotza,

 aurkitu dut izotzetan.

 Bilutsik dago gizarajoa,

 eta utzi nau lotsetan.

 Berriro ere hastera noa,

 ametsaren ametsetan...

 


inprimatu