inprimatu
"Rekonbersioa"?
Izenburua:
"Rekonbersioa"?
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1053.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Rekonbertsioa"?

 

Zabala, Xanti

 

 Berriak saltatu du «rau»,

 bere baldintz eta arau.

 Egia garbi aitortzekotan,

 harritutzen ez nau.

 Bizitzak aurrera dirau,

 oiturik egiten berau...

 Ihauteriak pasa ondoren,

 garizuma duk hau. (bis)

 

 Euskaltzaindiak arreta,

 aspalditik dauka eta.

 «Mekanismoa» martxan jarri du

 ez da berriketa.

 Entzuleek beltz kopeta?,

 aurrekoakin erreta,

 Berriro ere euskal herrian,

 bertso txapelketa.

 

 Gure herriko altxorra,

 bertsolaritza bat horra!

 Zori hobeko tratamentua,

 behar luken obra.

 Nihor dagoenik sobra?,

 ulertzea ezin logra.

 Zer frogaturik ez duen hura,

 zertarako froga.

 

 Baina etzaitezte kezka,

 andre gizon mutil neska.

 Talde zehatza aukeratzeaz,

 jartzen naiz farrezka.

 Gogoa zertan ez freska?,

 gehiagorik nola eska.

 Zazpirentzako tokatuko da,

 gutxinez «repeska».

 

 Nola lortu leiken «ganga»?,

 aurrera jo «dingi» «danga»

 Atzera berriz, jotzen badute,

 muturrean «danba».

 Esamiñaz pasa langa,

 okasiorik ez laga.

 «Pasaportea» emango dute,

 «penalik» ez bada.

 

 -Edonork badu Aukera-,

 (nik ez dut iritzi bera).

 Batzuek plaza «Flick» joa eta,

 besteak eskera.

 Hau da ametsen «esfera»

 oposizio bezpera.

 Ilusioak salgai non daude?,

 goazen erostera. (bis)

 

 Historiaren eskolan,

 ibiltzen bagara holan.

 Artzaiak asko hobeki daude,

 mendiko etxolan.

 Sinesten bada nahiko lan,

 gerta leike, gertako dan??

 Lasarte edo «Lazkao Txiki»,

 azterketa «kolan».

 

 Nik bertsolari lagunei,

 egin nahiko nieke dei.

 Injustizizko zulo beltzikan,

 ez dezatela gehi.

 Aukera berdina denei,

 eman kaxkar eta onei.

 Kaxkarrak ondu daitezke, onak

 kaxkartu ere bai.

 

 Txapelak badu itzala,

 hutsak uxatu ditzala.

 Iki-mikien kabi ez baina,

 bedi serbitzala.

 Non dago gure hitz sala?

 ametsez ari naiz hala?

 «Rekonbersio» hau ez onartuz,

 greba bat gisa da.

 

 Egingo den ez naiz fio,

 nahiz hala nuken desio.

 Ezin batuzko gaitza sarritan,

 bai dugu sozio.

 Honenbestekin adio,

 hitzek ez dute balio.

 Pazkoaren zai gelditzen gaituk,

 zer erremedio...!!!


inprimatu