inprimatu
Pillota joko maitagarria
Izenburua:
Pillota joko maitagarria
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
646-647.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Pillota joko maitagarria

 

Lexo

 

 -I-

 

 Pillota joko maitagarria

 zuregana nator kantuz.

 Itzegitea zillegi data,

 baiņa mintza nadin kontuz.

 Nere burua ez da irixten

 jakinduriz ta talentuz,

 baiņa esango dudan pitiņa

 esan nai dut pulamentuz.

 

 -II-

 

 Zure jokoa ain da ausarta,

 gizonentzat berezia.

 Begiratzeko ikusgarria,

 arrituz jende guzia.

 Euskal pillota deitzen dizute

 Eta duzu merezia.

 Nun jaio ziņan ez dakit baiņa

 emen azi ta ezia.

 

 -III-

 

 Jaio lekua izan ziteken

 pillotarentzako non ez;

 berdin Errusi, Ameriketa,

 Txina, Japoi edo Londres.

 Baiņa ementxe kokatu ziņan

 ez dakit nola demontrez.

 Ederra zera eskuz, txisteraz,

 palaz, sarez da remontez.

 

 -IV-

 

 Zu menderatzen pillotariak

 egiten du alegiņa.

 Saiatugatik gertatzen zaio

 sarri mendera eziņa.

 Baiņa batzutan lortu ere bai

 gaindituaz daukan maiņa.

 Eta orduan zure jokoak

 arrapatutzen du gaiņa.

 

 -V-

 

 Jendea zutik jarriko zaizu,

 orduan oin da txalo.

 Bere barruan zer sentitzen dun

 esaterik ez, auskalo!

 Dudarik gabe, zure jokoaz

 lilluraturikan dago.

 Edertasunez jantzirik zagoz

 joku oberik al dago?

 

 -VI-

 

 Zu jokatzeko batek bear du

 sasoi eta ixpiritu.

 Indar utsetan pillotaria

 ezin diteke gelditu.

 Beso ta zankoz ariņa izan,

 gerritatik erdibitu.

 Burutik, berriz, zientzi gizon

 aundinak ainbat meritu.

 

 -VII-

 

 Udaberriko eguzki epel

 datorren lez goiz intzera:

 erriko aur bat famili batek

 seme artzen dun antzera.

 Dirudienez, pillota maite,

 gugan sortua etzera,

 baiņa sententziz nik diot, Euskal

 Erriko puxka bat zera.

 

 -VIII -

 

 Zorionean egunen batez

 gugana ziņan ingura,

 ta bear bada egon zindezke

 gutaz zerbait errenkura.

 Euskerarekin sartuaz auxe

 datorkit orain burura,

 D'Etxeparekin batera diot,

 pillota ialgi mundura.

 


inprimatu