inprimatu
Nafarroa
Izenburua:
Nafarroa
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
750.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nafarroa

 

Lexo

 

 O Nafarroa zugana nator kontu kantari bertsotan;

 ea argia aunditzen dudan zenbaiten begi lausotan.

 Nafartasuna goraipatuaz dabiltz hitz legun gozoten;

 nolabait era sartu naiez zu berek nai duten lazotan.

 

 Nafarru ez da Euskal Herria Nafarru Nafarrua da;

 aho betean ori esanaz batzuk lasai debiltz ara!.

 Horrelakoek tontoak dire edo bestela gu gara;

 komeniko da iritzi batzuk ateratzea plazara.

 

 Zure zelei ta basoak izan dira euskaran testigu;

 antzinakoen mintzoa dela nork aitortuko eztigu.

 Hizkuntza zaharrak gero izan du Nafarrun ainbat kastigu;

 Nafartasunen babes zaleek artu baizuten katigu.

 

 Ainbat burruka egin duzu ta etsaiak bazaitu auldu;

 itxaropena bear zenduke berriro zugan ugaldu;

 Etorkizuna zeurea duzu bide berriari heldu;

 zori onean nortasun dena inoiz ez baituzu galdu.

 

 Besteak beste zu zera herri zapalduen imajina;

 burua jaso nai zenduke ta gertatzen zaizu ezina.

 Erreinu zaharran jabetasuna kendu zizuten, zer mina!;

 okerragoa hizkuntza berriz ia utzi desegina.

 

 Zenbat herrixka zure altzoan euskara galdu dutenak;

 "somos Navarros" diote orain lehen euskaldunak zirenak.

 Gora Nafarru konforme nago baina baturik ahalmenak;

 jokatu zazu kontura bitez Euskadi zarela denak.

 

 Zu Nafartutzen saia direnak ez zaituzte ez zu maite;

 bertsolarian esaldi hontan ziur ziur egon zaite.

 Bestela zuri eta euskarai nola egin ainbat kalte;

 zentralismoan bidez erderaz mintzatu arazi arte.

 

 Ilunabarri deitzen diozu zentzu handiz "arratas behera";

 "leher ari du" euri jasari; zer mardula esaera!.

 "Arrats beheran" ondorioaz dator egun sentiera;

 "leher aritzeak" berekin herriz eguzkien erteera.

 

 Aspaldi hontan "leher ari du" dago giro euritsua:

 baina nozbaite atertuko du kenduz odeian pixua.

 Arnas berriaz abertzaletu biur lehen bezain ahaltsua;

 "arrats behera" badoa dator eguzki dizdiratsua.

 

 Zuk dintasunez eraman duzu ezarri dizuten zama;

 oraindi ez du inortxok era zu menderatutzen asma;

 Zure aurrean auspeztutzera honek umilki narama,

 Nafarrua zu nola bai zaren Euskal Herriaren AMA

 

 Poeta baten oroitzeak gaur dakar bertsozko agurra;

 horra Nafarruz iritzi batzuk bertsolarian apurra.

 Nefarru ez da Euskadin puxka zeinen esaldi makurra;

 Parisa edo Madrila ote? XALBADOR JAIO ZEN LURRA.

 


inprimatu