Milla bederatzireun irurogeita sei
Zabala, Xanti
-I-
Milla bederatzireun irurogeita sei
urteko uzta ontan ni ez nago lasai
lenagore banuan nik zerbaiten usai
gogorazaldutzen naiz gauza orren etsai
-II-
Guadalupeko Ermita da Ondarrabian
itxasoai muxuka Jaizkibel mendian
antxe izandu nitzan juandan Igandian
Ama bisita gabe negon azpaldian
ai zenbat aldaketa an gertatu dian.
-III-
Pentsa nun egitea Amatxoi bisita
azpaldian ez nuan bera ikusita
arritu nitzan gogor begira azita
mordoskatxo bat bazan ingurun guzita
baņuko traje motxak bakarrik jantzita.
-IV-
Len zan toki txukuna ta toki alaya
Amatxoren ondoan pasatzeko jaia
nork jarri du oraingo oitura lasaia
deabrua eginda azpaldian saia
lengoan arkitu det biurturik plaia.
-V-
Zenbaitek burua du betea aiziaz
kontun ez da erortzen denbora luziaz
betiko dala eder bere iritziaz
plaian azki ez dala azturik guziaz
or dabiltz beren gorputz oi erakutziaz.
-VI-
Ori ikusirikan nork artzen du poza
jendea egitea era ontan goza
or artu bearra da neurri bat zorrotza
bateri-lertzen zaio ponetan biotza
nun da errespetoa eta nun da lotsa.
-VII-
Berak lotzik ez eta besteai emanaz
ortxe ibiltzen dira tankera otxanaz
ondartzan bear diran trajik eramanaz
oroitu bearrian Amatxo laztanaz
lagun dira Luzifer edo ta Satanaz.
-VIII-
Arduraz egon nitzan batzuei begira
lenen izkera entzun gero arpegira
gauzak garbi esan nai izaten baitira
nere kezka guziak or uxatu dira
utsa extranjeruak bakarrak balira.
-IX-
Toki orrek bear du nola bait zuzendu
gauz orrek oso gaizki ola ematen du
Birjiņ kutsu gabean biotza eten-du
lizunkeria ezin leiteke mantendu
Guadalupeko Ama bestela ortik kendu.
-X-
Azkar egin bear da ortxe zirt edo zart
eta neri orixe gaur bururatu zat
lizunkeria kendu ta utzi Amatxontzat
edo batekoz beste biak ezin beintzat
alkarren inguruan artu iņork ontzat.
-XI-
Eroriko algera leibailen kontura
eta Amatxoi kendu olako tortura
biurtu zagun berriz eder, zan oitura
txukundadez azaldu bere ingurura
len zan bezin garbia utzi toki ura.
-XII-
Iņork ez badu artzen galerasten lanik
gero ezta izango iņoiz zer esanik
pieza bateko trajik beroak izanik
zertxo gertatuko dan ondo badakit nik
laister ortxe dauzkagu jantzita 'bikinik'.