inprimatu
Gure ikastolak
Izenburua:
Gure ikastolak
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1160.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gure ikastolak

 

Zabala, Xanti

 

 Elgoibarko ikastola,

 sortu zitzaigun behin hola.(err.)

 Ikusirikan txoriak nola,

 maite ez duen kaiola.

 Kantuan libre aritu zedin,

 euskaldun erresinola.(err.)

 

 Geurea geuk behar lortu,

 ta noizbait ginen ohartu.

 Etsaien mende ziren 'klitxeak',

 halako batez apurtu.

 Ametsa baizik ez zirudien,

 hura egi da bihurtu.

 

 Gaitza guztiz serioa,

 zaila erremedioa.

 Nondik hasi ta nola jarraitu,

 horra hor desafioa.

 Euskaldun haurrek izan zezaten,

 irakaskuntz propioa.

 

 Neke eta buru hauste,

 erraza zenik ez uste.

 Etorkizuna helburu gisa,

 lana bihurtuz birtute.

 Arbola dago fruitu emanez,

 zutik hogeitabost urte.

 

 Landare ttipi aurrena,

 orain haundi ta lerdena.

 Ezerezetik abiatuaz,

 hazi arte leher dena.

 Euskadi eta euskararen alde,

 bete du mende laurdena.

 

 Zenbat Haritz ta Eneko,

 pasada dagoeneko?.

 Zenbat Idoia zenbat Nerea?,

 zenbat beste izeneko?.

 Habe hoberik ez du herriak,

 inoiz behartzen deneko.

 

 Euskaldunok dugu hitza,

 ugaritzeko emaitza.

 Ilunpearen zubi ilunak,

 ikus dezan argi printza.

 Ikastolak du erro errotik,

 euskal nortasunan giltza.

 

 Euskal altxorraren pitxi,

 zerala daukat iritzi.

 Ikastolaren bidez bai, gara,

 gauden mailara iritzi.

 Zuri eskerrak Elgoibar ere,

 da euskaldunago bizi.

 

 Gure esku dagon, arma,

 mantentzen behar da asma.

 Autojestioz publiko egin,

 hainbat maite dugun 'dama'.

 Eusko gazteek izan dezaten,

 ikastolan kultur ama.

 

 Amen titiak xurgatuz,

 haurrak doaz elikatuz.

 Geroa tinko izan dezaten,

 oinarri onak finkatuz.

 OH! ikastola zure altzoan,

 behar dutena erakuts.

 

 Ikastola ezin uka,

 izan da herri burruka.

 Aurrera ere jarrai ezazu,

 sasi lan guztien aurka.

 Zu galdutzeaz inoiz ez gaitzan,

 geure historiak juzka.

 

 Behar gorrian axolak,

 piztu zituen odolak.

 Elgoibar zure ikastolantzat,

 horra nire epistolak.

 Zu goralduaz goraltzen ditut,

 Euskadiko ikastolak.

 


inprimatu