inprimatu
Gora Mattin
Izenburua:
Gora Mattin
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
785.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gora Mattin

 

Lexo

 

 Agur eta ohore Ahetzeko Mattin.

 Zerbait erranen dizut nahi baduzu jakin.

 Egun handia nuen zure omenakin.

 Explikatuka dizut patxara onakin.

 

 Zure omena eta nik egun handia.

 Horren kanprenitzeko prest ote jendia?

 lehenez bixita dut ifartar sendia.

 Ametsak ere inoiz bihurtzen egia.

 

 Promes egin da nengon kezkati alare

 Txorien atzematen dago hainbat sare.

 Betiko ote nintzan promes hitzen jabe.

 Muga igarotzea pasaporte gabe.

 

 Oraingoz irabazi dugu apustua.

 Betiko behar luken sententzi juxtua.

 Kendu dute lehen zen lege txar prestua.

 Euskaldunak genduen ataka estua.

 

 Pasaportea behar zuen euskaldunak.

 Euskal Herrian zehar ibili nahi zunak.

 Euskaldun batentzako zer kontu ilunak.

 Orain gabe bagabiltz harat eta hunat.

 

 Hego eta ifarra Ama baten haurrak.

 Hesiaz banaturik zer une makurrak.

 Hori jasan izan du Euskal Herri lurrak.

 Baimenaren menpean anaien agurrak.

 

 Baina ni zer ari naiz nire kontuakin.

 Zu aipatzea ia ahantzirik Mattin.

 Nik zer sentitu nuen behar duzu jakin.

 Ahetze utzi nuen pena handiakin.

 

 Meza nagusi eder bikain dotoriak.

 Ahetzeko elizan denek kantariak.

 Baziran txistulari eta dantzariak.

 Hego aldetik berriz uts bertsolariak.

 

 Horrek eman zidan halako tristura.

 Nolabait hausten zuen han zegon bilkura.

 Nahiz ta zuk ez agertu horren errenkura

 Etzenduen merezi ez hutsune hura.

 

 Festa antolatu zen zure omenetan.

 Onda merezitako gauza bat benetan.

 Irripar txit gozos zure ezpainetan.

 Esker onez agertzen zendun ordainetan.

 

 Jende geio zugana bildutzerik etzen.

 Hainbeste automobil bide ta sahietzen.

 Orixe erraten zen batean ta bertzen.

 Hau da kristau pilua dagona Ahetzen.

 

 Gerora agertu zen bertsolari frango.

 Bertso ederrik nola ez gendun entzungo.

 Agur Mattin lehenez Ahetze urrengo.

 Berriz elkartu arte gauden denek ando.

 


inprimatu