inprimatu
Edozer gauza gerta diteke Granadan
Izenburua:
Edozer gauza gerta diteke Granadan
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
877.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Edozer gauza gerta diteke Granadan

 

Lexo

 

 1

 

 Bai enetxoak edozer gauza,

 gerta diteke Granadan:

 Ondo pentsatzen jarri ezkero,

 mutilak gauza nola dan.

 Condor hotelan gertatu da hau,

 heun da hamaika garren salan.

 Euskal bertso ta Andaluz «cante»,

 nahasian kanta da han.

 

 2

 

 Andaluzira joan zaizkigu,

 hemendik bi bertsolari.

 Hirugarrena ere ala da;

 ta gainera, kazetari.

 Etxeberria eta Narbaitza,

 kupira gabe kantari.

 Aranburutar Antton dutela,

 laguntzaile ta gidari.

 

 3

 

 Hirukote hau ez da makala,

 hau da nire, iritzia.

 Andaluziko lurraldetara,

 hortxe dugu iritxia.

 Eta bertatik egiten dute,

 egunero irrintzia:

 Aberasgarri gertatu bedi,

 berri den esperientzia.

 

 4

 

 Andaluziak izango ditu,

 gauza bitxi, dotoreak.

 Ikus bazterrak egin lagunak,

 Jaso giza baloreak.

 Erakutsiaz euskal herriak,

 ditula bere loreak.

 Pentsa, zazute zuek zarete,

 gure enbajadoreak.

 

 5

 

 Nik ondo dakit aspalditxotik,

 zuek jatorrak zeratela.

 Euskal herrian izena goruntz

 jaso dezakezutela.

 Kapaz zarete Andaluzakin,

 sortzeko giro epela.

 Hori ikusiz nork esango du

 separatistak garela.

 

 6

 

 Andaluzia ez da alare,

 orain elburu bakarra.

 Bertsolaritza bideak hausten,

 asi zaigu barra barra.

 Jakin dudanez Madrila ere,

 bertsotara joanik bada.

 gizkaitar lagun bertsolari bat;

 bera dugu Intxaurraga.

 

 7

 

 Notizi hauek direla bide,

 badut zerbait amestua.

 Zerbait zabaltzen asi ote den,

 gure kultura estua.

 Ea egia bihurtutzen den,

 Iparragirren kantua.

 Eta noiz baita ematen dugun,

 munduan gure frutua.

 

 8

 

 Euskadi dena lagunok zuen,

 baitan jarri da zintzili.

 Aukera ona daukazute ta,

 ez beintzat egon ixili.

 Goraintzik eman beraz gogotsu,

 Andaluzi ta Madrili.

 Berriro elkar ikusi arte,

 guziok ondo ibili.

 


inprimatu