inprimatu
Batasuna... Noiz?
Izenburua:
Batasuna... Noiz?
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
738.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Batasuna... noiz?

 

Lexo

 

 I

 

 Batasunaren abesti ori,

 entzuten dudan aldiro.

 Nere barrua trixte jartzen da,

 alaitutzen ez da giro.

 Beldur naiz nola batasun ori,

 datorren oso geldiro.

 Ixtoriara dijoan trena,

 galduko dugun berriro.

 

 II

 

 Gu euskaldunok banatutzea,

 ez dakit norrek lortu dun.

 Kirol partidu ainbeste bada,

 politikozkoa egun.

 Iñoiz baturik egote ezkero,

 oraintxe egon bear gendun.

 Denok predikuz gauz berdintsuak,

 eta elkarrendik ain urrun.

 

 III

 

 Auteskundeak badatoztenez,

 nork berea egin nai du.

 Kondizioen eske batzuek,

 besteak oiek iraindu.

 Bat edo beste zer komeni den,

 iritzirik ezin bildu.

 Baiña, jainkoa, euskaldunori,

 zer gertatzen ote zaigu.

 

 IV

 

 Iñola ere ezin ulertu,

 emen zer gertatutzen dan.

 Ainbat partidu ikusitzean,

 akelar eran zerrendan.

 Ezin baturik eskubitar da,

 erdikoek ezkerrengan.

 Lenen etxea babestu ordez,

 etxean gabiltza gerran.

 

 V

 

 Gure erria ez dezakegu,

 arrotzen eskutan utzi.

 Len ere zenbat maite gaituzten,

 ondo dute erakutsi,

 Geure arteko alde ttipiak,

 ezin baditugu autsi.

 Abertzaletxo geiegi gaude,

 baiña ABERTZALE gutxi.

 

 VI

 

 Gure burrukak ez dezaiola,

 etsaiai aukerik eman.

 Euskal erria gobernatzeko,

 berek nai luteken senan.

 Euskadi salba naia partiduk,

 agertzen dute eskeman.

 Ori lortzean asi gindezke,

 geu nola goberna deman.

 

 VII

 

 Itzez bederen partidu denak,

 badute beren "ismoa".

 "ismo" geiegi ote dagoen,

 badaukat naiko susmoa.

 Gora "ista" ta "ismoa" gabiltz,

 ta orren aurka ez noa.

 Tamalgarria ez artutzea,

 bateratzeko asmoa.

 

 VIII

 

 Euskaldun orok elkartutare,

 izango da naiko lana.

 Gero berandu izan daiteke,

 orain egin zagun plana.

 Etsai bera da gu zapaltzera,

 beti etorritzen dana.

 Diferentziak utzi ditzagun,

 bilduaz elkarrengana.

 

 IX

 

 Gerora ere burruka egin,

 bearko da epe luzez.

 Batek besteai amur emanaz,

 garrantzi gutxiko gauzez.

 Nola ez leiken jokoan jabe,

 inoiz izan asmo utsez.

 Elkar geiago errespetatuz,

 jokatzen dugula funtsez.

 

 X

 

 Ixtoriara dijoan trena,

 nola bidean datorren.

 Saia gaitezen geltokiara,

 irixten garaiz ta aurren.

 Elkar laguntzen asi ordu da,

 burrukan geio ez arren!.

 Oraingo trena galtzen badugu,

 noiz etorko ote urren?...

 


inprimatu