inprimatu
Arratzaleak
Izenburua:
Arratzaleak
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1974
Argitalpenaren urtea:
Alea:
616.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Arratzaleak

 

Zabala, Xanti (Lexo)

 

 -I-

 

 Milla beatzireun irurogeita

 amalauko Azaroan.

 Isilik ezin egon ninteke

 iñolare luzaroan.

 Gure Jainkoak argi nazala

 etorri on oparoan,

 bertso batzuek jarrr ditzadan

 mariñelen anparoan.

 

 -II-

 

 Merezi duna aitortutzera

 nator arrantzaleari.

 Zuen lanean pasa dezute

 otz da beroa ugari,

 goizean goizik edo gauean

 ekiñaz zeuron lanari,

 gizonarentzat itsaso bidez

 sortuaz zenbait janari

 

 -III-

 

 Amaika jaki gozo badator

 arrantzalearengandik.

 Itsasora joan arrantzara ta

 ekarritzen dute andik.

 Baiña sarritan esker gaiztoa

 besterik ez du gugandik.

 Arraia oso garesti data

 ere bai al dute gangik?

 

 -IV-

 

 Ontzi kaxkar bat bizilekutzat

 or jarriko da bidean,

 Arrai puxka bat bat arrapatzea

 besterik ez du idean.

 Itsas gaiñean balantzaz doa

 zer gertatuko aidean.

 Esan diteke ote dijoan

 eriotzaren mendean.

 

 -V-

 

 Arrantzalea ikusitzen det

 beti arrixku osoan,

 itsasoaren zakar alditan

 edo aize erasoan,

 erauntsi txarrak baldin badatoz

 ez ain era erosoan.

 Babesa dauka bakar bakarrik

 Zeruko Ama gozoan.

 

 -VI-

 

 Utzi emazte eta umeak

 edo arreba ta ama,

 itsas aldera abiatzen da

 jasotzera bere zama.

 Itsaso orrek badu gizonen

 gose izaten dan fama.

 Iñoiz amorruz mariñelen bat

 sabel barrura darama.

 

 -VII-

 

 Zenbat denbora pasatzen duten

 etxekoendik aparte,

 ser edo amar illabetean

 egin gaberik elkarte.

 Emaztearen laztanik gabe

 nola duten ainbat tarte.

 Bizimodurik gogorrenean

 bai senar da bai emazte.

 

 -VIII-

 

 Mutu egon bear gendukenek

 sari atereaz itza,

 arrantzaleak maxiatutzen

 ainbat alditan gabiltza,

 oiñarri gabe erabiliaz

 gure juzkoaren giltza.

 Eradutako nork jarko luke

 oien fameli bizitza.

 

 -IX-

 

 Armadoreei egingo diet

 eskari epel epela:

 ontzi barruak al dan ondoen

 arren presta ditzatela.

 Lan, teknikaz ta segurantziaz

 argi joka dezatela.

 Ta batez ere oroitu bitez

 GIZONAK dijoaztela.

 

 -X-

 

 Arrantzaleak itsasoa du

 bizibideko erentzi.

 Leorrekoak izan dezagun

 ezeko oien gorantzi.

 Bukatutzeko auxe nai nuke

 biotz xamurrez erantsi:

 oien aurrean bear genduke

 denok txapela erantzi.

 


inprimatu