inprimatu
Ama
Izenburua:
Ama
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
963.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ama

 

Zabala, Xanti

 

 Euskadin Gipuzkoa; Gipuzkon Lazkau.

 Lazkaun baserri bat, Ixurrene da hau.

 Ametsaren bideak, hona ekarri nau.

 Bertan ez murgiltzea, litzateke birau.

 Fruituen baratzean, nola egin barau.

 

 Baserri horretantxe, lora bat sortu zen.

 Duela laurogeita bost urte hain zuzen.

 Manuela harturik, mundurako izen.

 Hau ez zitzaizun gerta, ez ostegun gizen:

 Orain ortzian zabiltz, ihauterik biltzen.

 

 Bizitzaren kurpila, hasi eta buka.

 Baserria zenuen, hori ezin uka.

 Kaleko kiratseta, zu ez zinen truka.

 Haize freskora beti, sentipenen lupa.

 Heriotzak bizia, dizun arte urka.

 

 Honez gero diodan, hil zatzizkit ama.

 Leize zulotik bota, duzu bizi zama.

 Nik emango dizkizut, ohore ta fama.

 Ilunpeak argia, hiltzen ez du asma.

 Erabiliko ditut, zuk utzi bi arma.

 

 Fedea ta euskaran, nor zu bezain trinko.

 Nola arkaitz mendiak, azpi eta gainko.

 Espirituz ez gara, hain urrun ibilko.

 Zure erakutsirik, nigan ez da hilko.

 Iritzi ezberdinez, Bat gu bion Jainko.

 

 Arantza ta larrosa, larrartean lagun?

 Bat mingotza den aina, bestea, da legun.

 Biharkoa ikusgai, zer zen herenegun?

 Goierriko hizkuntza, eder bezain bigun.

 Zugan bai eman zela, euskaldun fededun.

 

 Oroitutzen al zara, etxeko ganbaran.

 Zenbat ipuin ta bertso, izaten ziran han.

 Arto zuriketetan, egin artean lan.

 Hantxe landu ninduzun, fede ta euskaran.

 Denan beharra daukat, ordekako mallan,

 

 Baserriko bizitza, eder bezain garbi.

 Goizeko ihintzetara, eguzkia argi.

 Zure bidez mundura, nola naizen ihalgi.

 Hamaika zor badizut, baitare hamabi.

 Seme batek nolatan, ordaindu amari.

 

 Zure eginkizuna, osa duzu zintzo.

 Kolkoa bete obraz, bazoaz haruntz oh!!!

 Gorputzez mututua, espirituz mintzo.

 Zure begi pareak, ezin du berriz so.

 Elkar beharko dugu, arimen begiz jo.

 

 Hegaka joan zara, haizearen baitan.

 Eguzkian atzera eta koka bertan.

 Atseden har ezazu, ez ibil ezertan.

 Eternitatearen, zelai zabal hortan.

 Maitasun denak lotu, artean bi sortan.

 


inprimatu