inprimatu
Agur Yon, egun haundia arte
Izenburua:
Agur Yon, egun haundia arte
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
840.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Agur Yon, egun haundia arte

 

Zabala, Xanti

 

 1

 

 San Juan egunez goizean goizik,

 berri txar eta mingotza.

 Taupada berriz ugaritzen da,

 gorputz barruko biotza.

 Yon Oñatibia elbarritu ta,

 oso gaizki dagon otsa.

 Zortzi egunen barruan berriz,

 gelditu zara hil otza.

 

 2

 

 Zure begien bizitasunik,

 ez da geio ikusiko.

 Zure ametsen expiritua,

 akabatu da betiko.

 Lanean beti saiatzen zinen,

 adoretsu eta trinko.

 Baina egina hor gelditzen da,

 hori ez du inork hilko.

 

 3

 

 Zu ezagutu zindun edonork,

 aitor beza borondatez.

 Zu maitatzera elduko zela,

 halakoxe indar betez.

 Zure iritzi batzuren aurka,

 asko geunden aho betez.

 Baina zu zeu maite zindugun,

 nahiz iritzietan bat ez.

 

 4

 

 Solas aldi bat oroitutzen naiz,

 beingoz zurekin egina.

 Agian ez da errez izango,

 egiten bere berdina.

 Iturriotzen Santio festaz,

 zer lagun arte bikaina.

 Paraje hortan arrapa gendun,

 txoko Polit atsegina.

 

 5

 

 Bailara hortan bada etxe bat,

 Juan-ene deritzaiona.

 Ederki asko porta zitzaigun

 bertan Iñaxi amona.

 Bere alaben laguntza gozoz,

 prestatu afari ona.

 Puxka batean etzait aztuko;

 orduko gure egona.

 

 6

 

 Zuk bazenion Euskal Herriai,

 maitasun edo itzala.

 Argatik beti agertzen zinen,

 Berarekin serbitzala.

 Egindakoak hortxe dauzkagu,

 geroak epai dezala.

 Gudari zinen eta hil zara,

 gudari on bat bezala.

 

 7

 

 Zure gudako hormak sarritan,

 danbolin eta txistua.

 Etsaiarengan tresna horiez,

 eginikan zirriztua.

 Bere indarra uzten zenduen,

 ahula eta murriztua.

 Hamaika bider era horretan

 pakezko guda piztua.

 

 8

 

 Expirituaz mendera gaitza,

 beti agertuaz baikor.

 Euskaran alde metodo bila,

 saiatua zinen gogor.

 Txistularitzan maixu bikaina,

 eta Lartaun koroa sor...

 Euskal «Xhouare» bere garaian,

 edatu zenduen jator.

 

 9

 

 Inoiz asmon bat hartzen ba zendun,

 zuk etzenduen etsiko.

 Itxaropenez saiako zinen,

 biharko edo etsiko.

 Zalitasunaren eragozpenez,

 lanik etzendun utziko.

 Gauz bat hasi ta bera bukatzen,

 etzindun inork hautsiko.

 

 10

 

 Harrigarria agertzen zendun,

 lan gogo ta humorea.

 Gaur egunean gizon geienok,

 galdu dugun balorea.

 Bihotz garbiko gizon leiala,

 nola intzetan lorea.

 Baina zertako zu ohoretu,

 zeuk zendun ohorea.

 

 11

 

 Beti bezala lanari gogor,

 atxikiturikan zeunden.

 Amerikara joan behar zendula,

 eta han ere zai zeuden.

 Baina Jainkoak ezetz esan du,

 ta gelditu zara hemen...

 Mereziare badaukazu ta,

 Jaunagan hartu atseden.

 

 12

 

 Zure hiletak zer ziran gero,

 bihotzak lertu behar zun.

 Jendetza hura azken agurra,

 egitera iban zitzaizun.

 Txalapartaren oihartzun hartan,

 abots bat nuen nik entzun.

 Zurea zen Yon eta zenion,

 Oiartzun gogor erantzun...

 


inprimatu