inprimatu
Agur "Xalbador" agur
Izenburua:
Agur "Xalbador" agur
Sinadura:
Zabala, Xanti (Lexo, Lezo)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zabala, Xanti

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
724.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur "Xalbador" agur

 

Zabala, Xanti

 

 1

 

 Udazkeneko edozein egun,

 eguzkitsuren antzera.

 Egunez argi egon ondoren,

 doan eran illuntzera.

 Xalbador euskal olerkaria,

 zure gugandik joantzera.

 Euskal erriko omena artu, ta

 ta jaunari eskeintzera.

 

 2

 

 Zuretzat ezin onartu nunbait,

 zuk orrenbeste oore.

 Zure buruaz ezin sinetsi,

 zegonik ainbat balore.

 Urepeleko erri xarmanta,

 maiz biurtu zendun lore.

 Erleak lore ezti gai badu,

 zuk Jauna zendun amore.

 

 3

 

 Zeuk bakarrik ez nai gozatu,

 orrenbesteko omena.

 Eta Jaunari egin zenion,

 oparirikan omena.

 Izan zezala zure pozaren,

 egitazko oroimena.

 Erri bat zutaz batu bai zendun,

 ta bera batasunena.

 

 4

 

 Esan zenduen jende gaxo hoik,

 ez ditut eskertu ahak.

 Azken orduan ere biotza,

 guretzako zendun zabal.

 Bein ola Krixto errukitu zen,

 jendetza ikusiz argal.

 Bere atzetik ta jaten eman,

 bidean etzitezen gal.

 

 5

 

 Zuk ere jaten eman diguzu,

 eta gindezke mantendu.

 Zuk utzi zendun "mana" gozotik,

 gogotsu jango bagendu.

 Maitasunaren indar bereziz,

 eragozpen denak kendu.

 Batasunean dagon erriak

 gauza asko egiten du.

 

 6

 

 Batasunezko maitetasunez

 batutzen badago lan bat.

 Maitasunezko batasunean,

 maitatzen dagoen ainbat.

 Batasunaren maitasun ortan,

 itxaropen bat badaukat.

 Oien gaņean "Xalbador" zaldun, I

 ikus zaitut ametsez bart.

 

 7

 

 Fameli, fede, gizatasun ta,

 maitasun sutsuen jabe.

 Olerki, bertso eta euskeran,

 opariazko aldare.

 Mendi basoak itxas ibaiak,

 berdin baserri ta kale.

 Mugarik gabe maite zenitun,

 izanik ain abertzale.

 

 8

 

 Zure alboan bildu zenituen,

 banatutako indarrak.

 Ori lortzeko doai dutenek,

 izaten dira bakarrak.

 Denen eredu zu izan nunbait,

 naiz ta gu izan zabarrak.

 Lastima berriz banatutzea,

 zuaitz bereko adarrak...

 

 9

 

 Egun orretan zure biotza,

 derriorrez bear poztu,

 Batzuek diote, poztasun orrek,

 zezakeala gaiņeztu.

 Nere erara agertzezkero,

 iritzi bat da ez aztu.

 Maitasunezko tanta ixurtzez,

 zearo egin zen ustu.

 

 10

 

 Poeta baten bizi modua,

 izan oida berezia.

 Biotzkadaren mintzoz agertuz,

 indar edo aulezia.

 Edozer gauzaz lortzen duzute,

 bertso edo eresia.

 Zuk eriotza berare zugan,

 egin zendun poesia.

 


inprimatu