Zumarraga'tar Juan Prantziskotarra Mexiko'ko Gotzai jauna (1468 urtean jayo ta 1548 il zan)
Durango-errin jayo ta aziya
Dezute Jon sonatua
Prantzizko'tarren artean goruntz
Ona zalako jasua
Milla bosteun da amazazpitik
Ekiñaz gotzai-lanari:
Gotzai aurretik langille zanak
Gero-re egin zun ugari.
Gizon-tratuan sayatzen ziran
Zenbait españar goseti.
Biyotz-gogorrak ziraden ayek
Eskun zigorra nai beti.
Zumarraga'ko Jon Gotzai jauna
Guztion aita bezela,
Indio beltzen alde jarri zan,
¡¡Beltzak bai maite zutela!!
Beltzen onikan ezin ikusi
Españar agintariyak.
Gotzai-laguntza billa-ziranak
An zitun urka-mendiyak.
Ezin eraman ain maite zitun
Indiotarren kaltea...
Gaitzetsi zuan Xalisko uriya
Gudaz mendean artzia.
Mexiko'n berak sortu zituan
Lenengoz ikastetxiak...
Bai ere inprenta aurren eraman
Pralle aurrera-zaliak.
Gaxo-etxiak irasi zitun
Lantegi-ikastetxiak
Ura zalako izan zituzten
Inditar, bere maitiak.
"Indiotarrei, indioeraz"
Bazekin ori pralliak.
T'egin zizkien eleiz liburu
Ta ikastetxeko ugariak.