Aiton-amonak
X.
Biyak maite dute noski
sukalde baztar aldea...
Aitona konkor, bekoki ximur,
amona kokox luzea,
ta oyetxen adats-illea,
txapel ta zapiz gordea
adin-elurrez betea.
Batak soņeko lizonak,
galtzak ainbatez aitonak..
igaro zaizte algara gozo,
urte alayen txanda onak...
Erbiyak bezin bizkornak
begiyak zorrotz gizonak,
belarri zuti amonak.
Billobatxoen maitale
alkarren leyan bai daude...
baņan noizik bein aiton-amonak
jarri oi ziran asarre,
katu ta txakur antzalde:
bata mutillaren zale,
bestea nexkaren aide.
Baņan asarre ariņa,
eudi parraxta berdiņa;
ta edonork daki ez dala eudi au
lur ondatzaletzat diņa...
aitona piper egiņa
amonak zitalen griņa...
alkar maite dute ziņa!...
Odol gabe dauzke zaņak,
elbarri besape ta oņak...
bero bitzate, oztu dira-ta,
enbor itzalen sugaņak,
ta osa zar oyen ordaņak,
seme langille ta erraņak,
senar emazte-bikaņak.