Dugun kanta jaun aipatuen pesta
Xetre
1
Dugun kanta jaun aipatuen pesta,
Ohoratu daukute Hazketa,
Eginikan mandrein batzuen mustra,
asurtia, asurtia hatxemanik plaza.
2
Joaitean Beskoitzeko aldera,
Orok zuten burua behera.
Itzultzean denek kopeta gora,
Edan-eta edan-eta hola baita moda.
3
Heldu ziren oiuka marrumaka,
Ahideak larretik orroka.
Orok betan segitzen zuten nota,
Maiatzean maiatzean akort baita tropa.
4
Postillun bat hoinbeste karrosekin,
Ordenantza duela berekin,
Zapetain ahotz, bost arrantierekin,
Hor dabila hor dabila zernahi puskekin.
5
Egun hartan postan etzen jaunik,
Hazketan zen graziaz beterik.
Etxean hain inpazienta delarik,
Gostuan zen gostuan zen fortunak emanik.
6
Hola bizi da arrantier dena,
Plazerrekin badu bere pena.
Egun pesta eta bihar tisana,
Tripak ere tripak ere badu bere lana.