inprimatu
Meza berria
Izenburua:
Meza berria
Sinadura:
Xegundo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Xegundo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
653.zk.
Orrialdea:
1

Meza berria

 

Xegundo S.J.

 

  Nere aita ta ama maiteari

  Jexux'en Meza Berri-egunean.

 

 Oi aita, oi ene ama maitea:

 Jexux zer ote dan?

 Oi aita, oi ama, zuen semea

 ez daki iņork zer dan!

 

 Itzali zazu, zerua, gar dizditsu ori.

 Gallurretik ondarrera su-gurdia irauli.

 Lur zear zabiltzatenok, begi biak itxi.

 Jaungoikoaz beste danok, belauniko jarri.

 

 Guzien buru baidago

 Jainkoa eskutan!

 Bere alari etzaio

 muga bat ere eman.

 

 Or, Andra Mari ber-bera

 Jexux aņa ote?

 Ta Ama gozo au ezbada,

 nor izan liteke?

 

 Apaizaren mende dago zeru-goi osoa.

 Itz egin-eta bertatik ogi ta ardoa

 ez dira ez ogi, ez ardo, baizik Jaungoikoa,

 itxuretan beste arren, dan bezelakoa.

 

 Ardi galduak etorriko zazkio gaurtik,

 Jaunak autu dunaren artzai babesa nairik.

 Artzai on, zuzenduko ditu zeru bidetik

 mar-mar ixilean gurutze deuna egiņik.

 

 Poztu zaitezte, bai ene aita ta ama, poztu!

 Zuen gogo biziak gaur egi dira biurtu.

 Gaur goizian Jaunak Kantoiko atea jo du

 ta zuen seme bat Bere Ordekotzat artu.

 

 Zuen semea baida-ta

 lur errege orde

 Jaungoiko beraren Jauna;

 zeruko mai-kide.

 

 Igo da gaur aldarera;

 zuen alde otoi.

 Zuen nai utsa bete da...

 Pozik ziņezteke ill!!

 

 Oi aita, oi ene ama maitea:

 Jexux zer ote dan?

 Oi aita, oi ama, zuen semea

 ez daki iņork zer dan!

 


inprimatu