inprimatu
Itsas hilerria
Izenburua:
Itsas hilerria
Sinadura:
Valery, Paul
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Migel Anjel Unanue)
Egilea(k):
Migel Anjel Unanue
Valery, Paul

Argitalpena:
Hegats.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
92-101

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Itsas hilerria

 

Valery, Paul

 

 Sabai lasai hori, usok zehar,

 Pinu hilobi tartetan dar dar,

 Eguerdiak doi izekitzean

 Itsasoa, beti berritzear...

 Oi oldozpen ondorengo hondar

 jainkoen bakea ikustean!

 

 Zein tximist lan hutsaz irentsi

 Honen kresal diamant ugari,

 Et'hau pakea dena erdiets!

 Leizez gora ekia igeri,

 Betierekotasun euskarri

 Diz diz Aroak, jakintza Amets.

 

 Altxor iraunkor, Minerveri hor,

 Atseden orre, bistako alor,

 Urak ņir ņir; zeugaz gorderik, ai,

 Zenbat lo su izaretan, Begi,

 Eta ixila!... Ariman tegi:

 Urrezkoa gailurrean, Sabai!

 

 Denbora Toki: hats batek daki,

 Une huts hontan igota nago ni,

 Itsas begiradaz oro bildua;

 Eta dohain gorentzat jainkoei

 Izarniadura nareak erein

 Ohi du goian arbuioa.

 

 Arnaria urtzen den lez, geza,

 Gozoa bihurtzen bere eza,

 Ahoan kaizua xehatuaz...

 Arnas zait neure hurren keadarra,

 Zeruan leloa gogo hondarra:

 Uhinotsa izpazterrak paguan.

 

 Zeru on; zuhur; nakuszu aldatzen,

 Hainbat harrokeriz zurtu ondoren

 Unaturik, baina ahalmen betez;

 Zabale erlantz honetan uzten naiz,

 Itzala naiz hilen etxeen gain:

 Harat honat bigun nabilkite.

 

 Ekain gainaz gogoaz jarria

 Eusten zaitut, doitasun agiria,

 Gudaroste argiz hornitua!

 Oinarrira zaitudan itzulia:

 Ikus zaite!... Iraulia argia

 Erdia itzala da bahitua.

 

 Enetzat, nire, nigan bakarrik,

 Bihotzondoan -olerti iturri-

 Eza ta jazo hutsaren tarten,

 Barnean erditu oihartzun zai,

 Patin garratz, ilun bai alarai,

 Ariman gerorakoak uzten.

 

 Al dakik; horbel katigu aizun,

 Sare lasetako ahul jatun,

 Betazaletan zadorrak ditut-

 Zein soinaz harrastakatzen naizen,

 Hezur zorura kopeta makurtzen?

 Inarra nire zirenak buruz...

 

 Itxia, deun, gai barik suz josia,

 Argiari eskeini lur zatia,

 Atsegin zaituna, zuzipean,

 Urrez, harriz, zuhaitzez eralgia,

 Haitzurdin ikara itzal azpian;

 Itsas leialak lo hobi gainean.

 

 Zakur eder, idolatra bota!

 Artzain irrifarraz naiz eta

 Nere hobi saldo xuri narea

 Larretzen -mysteri ahariak-

 Uxa itzazu uso zogiak,

 Amets antzuak, gotzon ikusberak.

 

 Hona jinik geroa nagi da.

 Euli xahuak agortza hazka.

 Errauts da oro, goiaz ihalgia

 Auskalo zein izaeratara...

 Bizitza zabal, ezari jota,

 Samina ezti, t'arnasa garbia.

 

 Dauden gorderik hilak lurpean

 Zadorrak lehortzen epelean.

 Eguerdi goitarra atsedenaz

 Adi da, ados berberarekin...

 Garaun borobil, deadema fin,

 Zugan naiz aldaketa ostena.

 

 Eusten naukazu zure beldurra!

 Ene damuak, zalantzak, herstura,

 Akats zure bitxitasunarentzat!...

 Marmorez irozo gabaz ostera,

 Zuhaitzen zuztarretan aingura,

 Zugan erabaki da herri bat.

 

 Eza lodian dira gesaldu.

 Buztin gorriak hezia edan du,

 Bizi doea loreek dute!

 Non hildakoen esaldi ezagun,

 Zeinezko antze, gogo bakandun?

 Harra malko marraskan irule.

 

 Neskats kilikatuen oihu bizi,

 Betazal heze, hortz eta begi,

 Suaz jostatzen den sabel arrai,

 Unatu ezpainen odol dirdai,

 Azken emanak, erhi babes zai:

 Lurpera oro, jokuak darrai!

 

 Eta zu, arima zar, amets zai

 -Haragi begitan urre, uhain

 Gezur kolorge badenik- zaude?

 Lurrun izanik ere abesten?

 Zoaz, oro lez! Arol naiz hemen,

 Hilda ezinegon deuna ere!

 

 Hilezintasun beltz eta hori,

 Izu erramu kontsolagarri,

 Heriotza amalur eginik:

 Gezurra eder, maina urrikalti!

 Nork ez ezagun eta ihesi

 Kazkezur huts irri horretatik!

 

 Guraso sakon, buru soildade,

 Burtzinada azpian zarete

 Lurra, gure urratsak nahasten;

 Egia, luharra uko bage,

 Zurpean lo zaudetenontzat ez,

 Biziogaz bizi den, ez nau uzten!

 

 Amodio edo neronen gorroto? -

 Bere hortz ostena alboan dago

 -Izen oro egokitzeraino!

 Eta? Hark ikusi, nahi, uki, lo!

 Ene haragia laket zaio

 Ohean, bizi honi natxekio!

 

 Zenon anker, Zenon Elatar!

 Geziak dardaraz hegan zehar

 Zula nau, eta ezin du hegan!

 Doinuak eme'ta geziak aka!

 Ah! Eguzkia... Itzala dortoka,

 Akhileo zangoka geldi, gogogan!

 

 Ez, ez!... Zutiki Aldian premua!

 Eten, gorputz, adimen zantzua!

 Dastatu, sabel, aide jaiotza!

 Hotzikara, itsasotik agitua,

 Ene gogoa da... Indar gazitua!

 Goazen, olatuak bizkor gaitzan!

 

 Bai! Herioztako itsasotzar,

 Pantera azal ta klamide ari,

 Majinat iguzki iruditan,

 Erabateko ursuge, blutar,

 Isetsa hozkatzen zaren gar,

 Ixiltasun halako aldarrian.

 

 Haizea gora!... Bizi gaitezen!

 Aldagoia liburua i'ki ta ixten,

 Uhin hautsa prest troskaren aitzian!

 Hega, orri liluratsu, arin!

 Leher, uhin!... Urez pozez apur dadin

 Latin oihalak mokoka sabaia!

 


inprimatu