inprimatu
Prai Simon'en sermoia
Izenburua:
Prai Simon'en sermoia
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
231.zk.
Orrialdea:
1

Prai Simon'en sermoia

 

Urruzuno'k

 

 Toriadore ona

 Beti da Prai Simon

 Oberikan eztakit

 Ote dagon iņon

 Eta obe dezute

 Danok kontuz egon

 Erori etzaitezten

 Tranpan nun edo non.

 

 ***

 

 Guzi ondo egin du

 Pralleak sermoia

 Bere teolojia

 Osoro da goia

 Eta baldin ba dare

 Zerbait berokoia

 Egia esateko

 Badauka doaia.

 


inprimatu