inprimatu
Mariari bere bakardadean
Izenburua:
Mariari bere bakardadean
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1923
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
105.zk.
Orrialdea:
1

Mariari bere bakardadean

 

Urruzuno'k

 

 Mariak dio; "Semea gabe

 Nago ume zurt egiņik

 Begira ote dan atsekabe

 Nik dedanaren berdiņik".

 

 Ama maitea, ni zaitut zure

 Bakardadean lagundu

 Zure naigabe neurri gabeak

 Albanitzake bigundu

 Baldin lenago luzaro banaiz

 Pekatuan lo egondu

 Lengo gaizkiak ondo egiņaz

 Nai ditut orain konpondu.

 

 Pekatu egiņ eta anima

 Sarri dedala zikindu

 Egia da ta gaņera berriz

 Zure biotza samindu

 Baņa nereak ori egiņa

 Biziro damu ta min du

 Negar egiņaz nai dizut Ama

 Atsekabea arindu.

 

 Arnazazula zure semetzat

 Jesusek dizu agindu

 Zure semeak gurutzetikan

 Aginte ori egin du

 ĄAi zuganako maitasunean

 Berak sutuko banindu

 Ela zeruko aingeruakin

 Maitasunean berdindu.

 

 Nola Jesusek bere odola

 Nigatik du an ixuri

 Nere anima odol onekin

 Dago garbi ta txit zuri

 Bion Ama Zu zeran ezkero

 Arrazoizkoa diruri

 Biotz osoaz nai izatea

 Ark neri ainbat nik zuri.

 

 Beti gozoro oroituko naiz

 Jesus onaren izenaz

 Etzaite aztu ark gurutzetik

 Iltzerakoan esanaz

 Biziko gera, ni zure seme

 Zu nere Ama izanaz

 Biok batera negar egingo

 Degu gugatik il zanaz.

 

 Nere denbora guziko neke

 Atekabe ta penetan

 Zure ondora etorriko naiz

 Esaten dizut benetan

 Aldendu gabe zure ondotik

 Beņere mundu onetan

 Bizitutzeko beti guzian

 Zurekin zeru goietan.

 


inprimatu