inprimatu
Gezur-ontzi
Izenburua:
Gezur-ontzi
Sinadura:
Urruzuno Salegi, Pedro Migel (P.M.)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruzuno, Pedro Migel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
69.zk.
Orrialdea:
1

Gezur-ontzi

 

Urruzuno'k

 

 Apur-apurka egiņ

 Oi da lapurreta

 Naiz ta beste izenez

 Deitu apurreta

 Apurtxo askorekiņ

 Sakua beteta

 Jasotzen izango da

 Naikua lorreta.

 

 ***

 

 Besteren gauzarikan

 Ez beņere artu

 Eta artu badezu

 Atzera biurtu

 Eta biurtutzeko

 Ezpazaude gertu

 Ezingo zera zeru

 Ederrean sartu.

 

 ***

 Gizonaren bizia

 Geiena amesa

 Berak nai lukeana

 Sinisten erreza

 Ezpaidu ezagutzen

 Bere ezer-eza

 Alperik damutzea

 Dala jakin beza

 Ura joan ondorian

 Egitea presa.

 


inprimatu