Dantza berriak
Urruzuno, P.M.
1
Erdal erritik agertu zaigu
dantza jenero berria,
izan bear du, dirudienez
moskorren batek jarria.
Baltsa du izena eta
oso da nazkagarria,
begiratzeak bakarrik ere
eman lezake larria.
2
Moskorrak zutik juateko
oi du laguna albuan,
dantzatutzeko begira nola
birritan bearko duan:
mutill ta neskatx alkarri eldurik
burrukarien moduan.
alare beren ustean ezda
formalagorik munduan.
3
Jira ta bira zoroen gisa
baņa pausua narrasa,
oa batetik bestera errez
dijoakie arnasa:
batek gaitzikan ba du
izango dute besteak arraza,
alkarri gaitzak egotzitzeko
orra bide txit erreza
4
Lastima ere ezta txikia
denen arpegi leunak,
malaskatzea bizar zatarraz
beren dantzari lagunak;
ori guzia egiten dute
lotsa gutxiko zaldunak,
baņa merezi ere bai dama
buru ariņ ta auldunak.
5
EMAKUMIA, jakin ezazu,
sarri ba zabiltz baltsian,
jartzen zerala nolabaiteko
emakumeen klasian:
aurretik eder egiņagatik,
izango dira atzian
guraiza zorrotz kras-kras egingo
dutenak zure jantzian.
6
Nere iritziz balsio zale
dan emakume guztia,
nai ezpadure senar-gai gabe
geldituko da tristia:
mereziko du, usai eginta
danak albora uztia,
santuak jazten igaro dezan
bere bizitza guztia.
|