Apostu motza
Urruzuno, P.M.
1
Apaiz bik egin dute
aurten apostua,
erten bayetz ta ezetz
arbolari ostau:
merienda jateko
nenguan poztua,
baña tripa gelditu
bear zait ustua.
2
Akerraren adarra
baño igarrago
arbola zelaian
agerian dago:
galtzalleak ez du, nik
dedan ainbat gogo
merienda jartzeko:
¡urkatu lenago!
3
Juan dan urteko orri
igar geldituak,
aurtangoak dirala
gaude adituak;
¡zenbat diskurritzen du
gizon larrituak!
Pentsatzen det ez ote
geran ijituak.
4
Suak ematen duan
bezela su-garra
eta lurrak ostera
sasipa ta larra,
ala arbol igarrak
ostoa igarra.
¡Ederki jotzen digu
Don Kosmek adarra!
5
Jakinduriz ez-ta au
partzeko bururik,
ez-ta irakurri, ez
duan libururik:
meriendaz gauza bat
dakit segururik,
guziok geldituko
gerala baraurik.
6
Alperrik eman zaio
ugari gorotza,
arbola ori dago
aspaldi ill-otza:
kastu oiekin berriz
bajatu da poltsa:
¡penaz zatituko da
jaun onen biotza.
7
Arrigarrizko gauza
arbol orri zayo,
arta landaretxo bat
gorotzetik jayo:
norbaitek al egiña
pranko egin diyo;
baña alper alperrik,
ez dio baliyo.
8
Merienda bat gatik
¡ay! zer apuruak:
orren lamentu eta
orren suspiruak.
¿Zertako dira urre
ta milla duruak?
¡Deabruarentzat dira
jaun orren diruak!
|