Andre moskorrari
Urruzuno, P.N.
1
Zenbait trabaju ba du
gizonak munduan,
bizi ba da andre txar
moskorren onduan:
sarri ez dakiela
burua nun duan,
gu ere bizi gera
al degun, moduan.
2
Andra Mari guriak
orduan orduan,
pentsamentua dauka
jarria arduan:
illuntasun triste bat
sarritan barruan,
medikugabe dakit
ark zer biar duan.
3
Baulian gordeak
berrogei botella,
onak dira kentzeko
estomauko illa:
gauza guzietako
du buru abilla,
batez ere korneta
jotzen da mutilla.
4
Goizian jaiki eta
lenbiziko lana,
kornetarekiñ zoli
jotzia diana:
ba dijua esanaz
gizonarengana:
«tristura da azkenik
galduko nauana».
5
Kalia bear ditu
osoro zabalak,
luzituko ba ditu
andra Marik galak:
arrastaka dabiltzki
gonaren egalak,
gorputza eziñ zaituz
¡ai! ¡zer egiñalak!
6
Zapata eta bota
guziak berdiñak,
jaiotzerako ama
beriak egiñak:
gañerako arropak
ez dira txit piñak,
baña bai zarpaill zarren
antzeko zikiñak.
7
Urari daukakio
gorroto bizia,
zergatik andik sortzen
dan idropesia;
ez probatzeko digu
egiñ kurutzia,
bañan ardoa zurrut
al duan guzia.
8
Uraren bildurrez dan
bezela arkitzen,
ez du arpegi eta
eskurik garbilzen:
lanikan asko ba du
ganaduak iltzen,
ezin dueneraño
ez bada orditzen.
9
Saltzen ditu zapatak,
gona ta atorra,
bereganatutzeko
taberna jatura:
ixildu eziñikan
diruri kotorra,
ez du mozkorrik baizik
buruko tontorra.
10
Txukuna izan arren
beti dabil zikiñ,
kumunera biderik
ezdu bear jakiñ:
arriya datorkiyon
leku bertan egin,
lixiba or darabil
aldian berekiñ.
11
Ez nioke kendu nai
andreari pama,
zergatik dan gaixoa
sei umeren ama:
ordu bat eziñ pasa
edan gabe «mama»,
laister aberasteko
plan ona darama.
12
Esperantzarik ez det
oraindikan galdu,
laister ontzen ez bada
bearko det saldu:
nunbait aserrerikan
jasoko ez aldu,
erosi nai duana
nigana azaldu.
|