Aita Agustin Cardaberaz-i. Kantaera
Urruzuno, Pedro Miguel
Zuri nai dizut, Zeruko Aita,
Biyotzetikan eskatu,
Etzadazula nik bear dedan
Laguntza, arren, ukatu;
Argi zadazu adimentua
Mingaiñ lotu au askatu,
Lan au dezadan ondo asita
Obeki berriz bukatu.
Aita Agustin Cardaberaz nor
Zan esatera nua ni.
Zorioneko erriya zera
Lurrean ¡o zu Ernani!
Guziyok asko zor diogula
Or jayotako aur oni
Aditu diyot, ez bein bakarrik,
Dakiten zenbait gizoni.
Milla zazpi eun eta iruan
Abendun zan il! ura,
Ogei ta zortzi garren eguna
Zeñetan ziñan mundura
Mancha bat gabe dana polita
Oitetatikan burura,
Negarrik ez ta parraz jayo da
Aingeru baten modura.
Aurchoa zala Donostiara
Gurasoakin bizitzez,
Joanik, nola an bizi izan zan
Ezin esango det itzez;
Enamoratu ziran zeruak
Aurraren polit-politez:
¡Ai aingeruak nere ordañaz
Emen mintza al-balitez!
Ondo litzake ¡o Donostia!
Zu erakusten astia,
Nola Agustin kastigatzen zan
Izanikan ain gaztia;
Disziplinakin bere gorputza
Odoldurikan guztia,
Biyotz gogorrak bigundutzeko
Asko zan au ikustia.
Zillizioaz eta barauaz
Gaztetatikan zan oitu
Paltatu batez ere anima
Etzualako nai loitu,
Baldin gauz auek aut onegandik
Jaunak eskatzen baditu,
Penitentziaz beldur geranok
Oraindik kontuz oroitu.
Serafincho bat zirudizun zuk
Aldarearen aurrean,
Belauniko an jarririk zure
Maite Jesusen urrean;
Amorezko-suz pizterik zeunden
Sarturik Biyotz berean:
Orra Zerua nola zenduan
Arkitu emen lurrean.
Umetatikan Birjiña Ama
Maitatutzeko kontua,
Biyotz zurean jayotzatikan
Beardu izan sortua
Amairu urte zinduzelarik
kastidadeko botua
Egiñik, orra, zure biyotza
Amarenakin lotua.
Iruñen eta Balladoliden
Zure birtute argiyak
Estudioko lagun askori
Zabaldu zizten begiyak;
Danak Zeruko bidian jarri
Esanik argi egiyak
indartu eta pozten zituen
Zure bizitza garbiyik.
Zeru bertatik Birjiña Ama
Etorririkan zugana,
Adierazo zizun gozoro
Zugandikan nai zuana
jesuita zu sartzia zala
Gauzarik onen onena,
Pozik aditu zenduan oso
Konseju Ama-onena.
Oso poztua arkitu ziñan
Konpañiara sartzian,
Zure soñian Jesuitaren
Sotanachoa jartzian,
Kabitu eziñ ainbat atsegiñ
Zenduala biyotzian
Billagarzian ala diyote
Aipa zaituzten guzian.
Larros ederrik ere arantzak
Beti berekin oi ditu
Birtutetsuak mundu onetan
Zerbait bear du sufritu;
Gerra gogorra zuri egiten
Etsaya etzan gelditu,
Baña erregu zureak Jaunak
Zituan ondo aditu.
Probatu bear bazan bezala
Bokazioa obeki
Balladoliden sotana utzi
Eta zinduzten iduki
Zenbat sufritu zenduan emen
Jainkoak bestek ez daki
Biyurtutzeko berriz zizkitzun
Berak atiak id:ki.
Anzai onaren gisa, ardiyak
Bazkatutzeko larrian,
Zabaltzen asi ziñan Kristoren
Dotriñ ederri lurrean;
Pizturik biyotz Jesus onaren
Amorezko su-garrian
Nai izan dezu mundu guzia
Irazekirik jarri-an.
Bekatariyak zebiltzanian
Jaungoikoaren igesi
Jaun beragana ekar-erazten
Ondo zenduan ikasi,
Aingerurenbat ez izatekotz
Ezin diteke ikusi
Mundu guzian, zure parerik
Amoriyuan Jesusi.
Beste gauzatan etzenduala
Pentsatzen baizik batian
Arkitu ziran amorez urtzen
Jesusen Biyotz maitian:
Lagun zaiguzu Biyotz onetan
Sarturik bizi gaitian,
Zerua emen arki dezagun
Lurrean gauden artian.
Biyotz au danak maite zezaten
Izan zenduan goguak,
Artu erazo zizkitzun laister
Aingeru baten eguak:
Asko badira lanbide ontan
Ateratako leguak,
Askoz geiago dira egiaz
Ateratako frutuak.
Leku askotan oroitzen dira
Gozoro zuzaz erriyak
Dizkigutela non-nai ematen
Ez guchi zurre berriyak,
Kongregazio jesusen Biyotz
Maiteari zuk jarriyak;
Orra non dauden diruditela
Jardin oraingo berriyak.
Atentziyua choriyak dute
Deitzen kantari kayolan;
Zenduan egin ala, zaartu
Ta gelditzian Loyolan,
jendiak ara ekar-erazten
Izan zenduan asko lan,
Ejerzizio onak ematen
Salbazioko eskolan.
Italiara erbesteturik
Bizitza guziz estura
Zaartzarako zure barrunak
¡Ai zer pena ta tristura!
jasorik zure esku-begiyak
Fede biziyaz zerura,
Enkomendatzen ziran Jesusen
Biyotz amorez piztura.
Gorrotuz, Jesus ill-arteraño,
Ibilli ziran juduak;
Modu berean diszipuluak
Tratatzen ditu munduak;
Zenbaitz ondo ichasten dizte
Etsayak bere aduak,
Oudo-egiñak ordaindutzeko
Oriyek dira moduak.
Gaztelu bakar San Juanguan
Boloniako albuan
Eriyotz santu bat egitea
Zendukan beti goguan,
Beragana zu eramateko
Jesus deseoz zeguan:
Mundutik orain bazuaz; agur,
Deskantsa zaite zeruan.
Atozte orain kristau maitiak
Eta begira zerura;
¿Nor da gloriyaz apaindurikan
Goyan ageri dan ura?
Amoriyuaz dago erretzen
Serafin baten modura,
Jesusen Biyotz maite-maitian
Sarturik guziz barrura.
Zerutar danak galdetzen dute
Arriturikan chit-beraz
"¿Nor da ageri dana jantzirik
Gloria andi ederraz?"
Aita Agustin Cardaberaz da
Ezagutzen det nik erraz;
Al dedañoan bere kondaira
Esan dizutet euskeraz.