inprimatu
Erriko tabernariak
Izenburua:
Erriko tabernariak
Sinadura:
Urruti
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urruti

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
729.zk.
Orrialdea:
6

Erriko tabernariak

 

Urruti

 

 Jartzera nua emen

 Gaur bertso berriak

 Arturik aitzakitzat

 Nik tabernariak

 Zazpiraņo baditu

 Mendaroko erriak

 Ondo ematen die

 Nunbait edariak.

 

 Jendiak ortxen dauka

 Beretzat zerua

 Tabernakin pentsatzen

 Jarririk burua

 Goizian bertan ausi

 Sarritan barua,

 Guenengua dago,

 "Txokolaterua".

 

 Erten da bertan daude

 Txirla ta bolia,

 Pitxar bat ardo trabes

 kale naiz balia

 Derrepente edatera

 Izanik zalia

 Amar pauso baņo len

 Daukagu "Olia".

 

 Gero irugarrena

 "Prantziskanekua"

 Gaņera orrek dauka

 Pelota-lekua

 Edateko lenbizi

 Ein oi da jokua

 Amengo kandela da

 Akaboik bekua.

 

 Sakelian badago

 Gero jan egin nai

 Beste tabernaria

 Atian dago zai

 Galdetu ezer dagon

 Solomo edo urdai

 Beriala or dator

 Aukerakin "Upai".

 

 Onekin bukatzen da

 Aizpilguetakua

 Bere izena dauka

 "Lizantxunekua"

 Gero beste bi berriz

 Beste kalekua

 Goyan "Garzia", beyan,

 "Mateonekua".

 

 Milla lagun ez gaude

 Altuena ori

 Nola bizi dirade

 Zenbait tabereari?

 Errukia dutela

 Esan leike guri

 Eraman digute bai

 Ainbat diru zuri.

 


inprimatu