inprimatu
Morroi zintzoa
Izenburua:
Morroi zintzoa
Sinadura:
Urreta, Manuel (Gurasobide)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urreta, Manuel

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
308.zk.
Orrialdea:
2

MOROI ZINTZOA

 

Gurasobide

 

 Gure igartze, motel, txikian,

 zerbait degu bai esautu

 ditula egin OLLER PRANTZISKO'k

 neke sall aundik osatu:

 bere estuasun okerrenetan

 maitetsuna ordun agertu...

 ez du nai izan Jauna'n doaiak

 iñondik alperrikaldu...

 gazte garaian ainbat kementsu

 zartu ta zaigu azaldu

 sorterrian ta Amerikara

 naiz oso urrutiratu,

 etsaien oyu gezurtiari

 dio gor egin izandu...

 ez geralako jetxitzekoak

 baizik bear goitaratu:

 goien dago ta gure izarra

 ark bear gaitu gu zaindu,

 bidezko auzirik naiz urteak joan

 ez da iñoiz beñe galdu;

 "egia garaiz agertuko da

 dala goiz edo berandu...

 bitarte guzin bear diogu

 laguntza Jaunai eskatu

 —morroi zintzoa— t'Auzia zazu

 aldan guzian goratu!

 


inprimatu