Estibalitz'eko Ama Nekuts'ari
Urrestarazu, Andoni
Estibalitz'eko Ama
Nekuts done-donea,
Zuretzat biotza, ona
Guzia da zurea.
Araba'ko Zaindaria
Ama errukiorra,
Onar gure eskaria
Kartsu ta maitekorra.
Zaindu, bai, nire gogoa
Berdin ene gorputza,
Ura siņistunagoa
Beste oso utsa.
Emaiguzu itxaropena
Emon alaitasuna,
Zuganako eraspena
Berebat maitasuna.
Zureak dituzu aurrok
Zureak gure otoiak,
Zureak be arabarrok
Zureak gure deiak.
Zuregana gatoz egun
Abestuten lekayoz,
Zure babes oso aldun
Aurkitzeko nai beroz.
Zure semetzat onartu
Ama txit maitekorra,
Zuganaņo aurreratu
Txikiteri ijuikorra.
Ama deitu nai zaitugu
Miren Ama maitea,
Guretzako bear dugu
Izen ori gordea.
Eskeiņi gura dizugu
Gure biotz lenago,
Osorik onar zaiguzu
Gero ta kartsuago.
Eskeiņi nai dizkizugu
Gure puskatxoak be,
Errian artu ditugu
Bakoitzak bana bere:
ANDOIN:
Andoindarrak miniņo bat
Legun eta otzana,
Onera, orra naiz arat
Miauka ta laztana.
IBARGUREN:
Ibarguren txakurtxoa
Gaiztoņo bada, xamurr,
Iruditzen da eroa
Sumatuz ogi-kuskurr.
URABAIN:
Urabain'etik bildotsa
Kizkurrez bete soņa,
Beeka da bere otsa
Bakun zuridun aņa.
DURRUMA DEUNA:
Durruma Deunak antxume
Dakarkizugu arabe
Ikotika ibiltzeko,
Berekin jostatzeko.
EGINO:
Egino'ko untxi bitxi
Belarriak tentetxo,
Tuku-tuku daki ibilli
Totoka be gaiztotxo.
ILARDUYA:
Ilarduya'ren erbia
Pitxi ta ibilkari,
Goiztiri ta arrastaria
Ezin geratu geldi.
AMAMIO:
Amamio'n sortu txita
Zugana pio-pio,
Bere opari polita
Orrela sortzen zaio,
ARAYA:
Araya, erle lantzalek
Ezti eskeintzen dizu,
Itxaron Estibalitzek
Gero obe emanen baitu.
ALBENIZ:
Albenizen tximeleta
Egazka dabillena,
Bere margo eder sorta
Ona ekarri duena.
AMEZAGA:
Amezaga'n dago gira
Bertatik igeltxoa,
Kro-kro egiņik, onera
Zuratzat da osoa.
ZALDUENDO:
Zalduendo ko aatea
Egan, ibil, igariz,
Zugana gaur etortzea
Buruak eman antsiz.
GALARRETA:
Galarreta'n usakuma
Gogotsu dabil beti,
Eztiena dun urruma
Eskeintzako isi Zuri.
GORDOA:
Gordoa'tik txoriņoa
Txiruliz datorkizu,
Txikia bada soiņoa
Biotz-maitale sutsu.
ARRIOLA:
Arriola'n katagorri
Adarrez-adar punpa,
Zugana arri ta belarri
Zugan dago pulunpa.
EGILAZ:
Egilaz zear txindurri
Azkurria biltzen du,
Zuretzat gura ekarri
Ta biotzez eskeindu.
AZPARRENA:
AZPARRENA'KO AUR ORO
Emen gauzkazu, AMA,
Zureganaņo aboro
Maitasunak garama.
Poz eta atsegiņa oso
Datozkigu Zugandik,
Biziko gera eroso
Areago oraindik.
Guztiz maitezale zeran
Gure Ama laztana,
Zure seme auen yoran
Betiko Zu zerana.
Miren Ama errukitsu
Maite zaitugu ziņez,
Zureganako ustetsu
Goaz itxaropenez.
Gure errietan barrena
Abesten dugu bero,
Zuretzako eraspena
Aunditzeko gaurgero.
Alaiturik eldu gera
Ba-goaz alai-alai,
Agur Ama biozbera
Izan beti gure zai.
|