inprimatu
Tximeletaren zoriona
Izenburua:
Tximeletaren zoriona
Sinadura:
Urkola Urbidearte, Anastasi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Urkola Urbidearte, Anastasi

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
641.zk.
Orrialdea:
1

Tximeletaren zoriona

 

Urkola eta Urbidearte'tar Anastasi

 

 Gau beltza gaurkoa,

 Gau illuna benetan,

 Illun olakoa

 Obendiñok biotzean.

 

 Kandela pisten det,

 Zerbait egin mayan,

 Tximeleta batek

 Du ikusi urrutian.

 

 Ta emen da egaka,

 Egoak zabalik,

 Zoriona artzea

 Kandela artatik.

 

 Argia iritxi...!

 Begiak itxutu...!

 Naigabe ugari

 An ditu zotu.

 

 Egoa du erre,

 Kiskaldu gorputza

 Kandelen sugarren

 ¡Ai! arkitu eriotza.

 

 ***

 

 Zorion ordez ludi onetan

 Eriotza da arkitzen geyenetan.

 


inprimatu