[Bertsotan]
Bautista Gaztelu / Txirrita
Txurita oni esan beizkat
izugarrizkuak;
berak ere emango ditu
arrazoi bapuak
erropa zarrak dauzka
zikindutakuak
atarramentu onik ez du
pertsona parduak.
Txirrita'k
Etxean badaukat,
traje bat berriya
kolgaduratik bera
zintzilik jarriya;
galtza lasayak eta
txaleku aundiya
ayek estututzeko
gerriko gorriya
zure ederran billa
ez naiz etorriya.
Gaztelu'k
Publikatuko degu
geren jatorriya,
Jainkoak eman zigun
ontan memoriya.
Txirrita au daukagu
dotore jarriya,
oraiņ egindu modako
traje bat berriya
len zeukan onagatik
bazeukan premiya.
Txirrita'k
Etxean badaduzkat
erropa bikaņak
ayek ere kosta gabe
ez dira egiņak
nik ere izaten ditut
gizatasun piņak,
badakit zergatik diran
zure jardun miņak
lanak ematen ditu
supritu eziņak.
Gaztelu'k
Ikusiko litzake
nolako grandeza
bere buruarentzat
ez dauka bajeza
etxean ez dauka noski
traje aldrebesa,
baņa ez da egongo
billatzen erreza.
|