inprimatu
Nere biotzak maitetasunez
Izenburua:
Nere biotzak maitetasunez
Sinadura:
Uranga, Santiago (Zebain)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Uranga, Santiago

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
657.zk.
Orrialdea:
7

Santiago Uranga

 

 Txapela eta marmita eskuan

 Otoitz egiņaz mendira

 Gure aitonak goizian goizo

 Amaika aldiz juan dira

 Oiyek zituzten irakaspenak

 Guretzat ere or dira

 Baņan orduko oitura eder

 Eta zuzenak non dira?

 Galdera egingo luteke berriz

 Munduratuko balira.

 

 Gure aitona oyetik altxa

 Euskal mendiyetan gora

 Jaungoikuari otoitz egiņaz

 Igaro beren denbora

 Egon biarra zuten guztiyan

 Oraziyua gogora

 Ama Birjiņa gurtzen beti

 Artaldiaren ondora

 Modu onetan bizitzen dana

 Zuzen zerura joango da.

 

 Guraso oien oitura ederraz

 Pentsatzen jarri gaitian

 Jaungoikuari maitetasuna

 Beren biyotzak betian

 Egun guztia lanian pasa

 Gero etxera juatian

 Errosariyo Santua esanaz

 Jaunaren borondatian

 Gaur pozak daude onela izana

 Bizi ziraden artian.

 

 Guraso oyek izaten ziran

 Beti bizitza justuan

 Seme alabak etziran azten

 Oyen kariņo gaiztuan

 Oraziyo ta dotriņa ikasten

 Euki denbora askuan

 Gurutze eginda musu emanaz

 Aita ta amaren eskuan

 Modu onetan oyeratuaz

 Bizitza egiyazkuan.

 

 Gure guraso maitagarriyak

 Mundu ontatik juantzian

 Gurekiņ emen izatekore

 Kristau gaiztuak etzian

 Baņon ordia danok juan biar,

 Ordua allegatzian

 Gure Jesusi eskatzen diyot

 Akordaldi bakoitzian

 Errukiz arren gorde gaitzala

 Danok bere biyotzian.

 

 Jaunarengana zuzen ditzagun

 Gure munduko pausuak

 Altxa ditzagun Berarengana

 Biotzak eta besuak

 Eta gaiņera ondo zuzendu

 Egindako errezuak

 Eskaturikan gorde daitzala

 Ondo gure gurasuak

 Iņon sufritzen iduki gabe

 Ayen anima gaixuak.

 

 Guraso oyen animik baldiņ

 Juan bada garbitokira

 Gure errezo edo otoitzen

 Zai igual egongo dira

 Gaixuak baldin mesede orren

 Biar arkitzen badira

 Oraziyuak, penitentziyak

 Meza limosnak on dira

 Oraiņ ayentzat egiteidanak

 Gero guretzako dira.

 

 Guregandik aparta deilla

 Etsai gaiztuen sardia

 Nere kristauak kondenatzean

 Tormentu ayek zer dia

 Mundu onetan gauza oriyek

 Gogoratu biar dia

 Gure Jainkuak izan dezala

 Guretzat leku gordia.

 Jesus maitia eskatzen dizut

 Gutzaz miserikordia.

 


inprimatu