Pello karkarra eta Joshe gaubelia
Uranga, Juan Ignacio
Beiñ Pello ari zala
Lanean chit zintzo
Gaubelia zitzayon
Guztiz legun mintzo;
Onek diyo, guazemak
Lan orri utzi-ta.
Nai badek eran zerbait
Eroso jarri-ta;
Galtza bordan baziok
Sagardo polita,
Eta ondo betia
Patataz marmita.
Pellok diyo, patata
Badiat echian,
Eta zeziñ zar puzka
Sartua eltzian;
Pitar ederra ere
Bazeukat chochian,
Erateko, eguzki
Beruak jotzian
Ala, nayago diat
Gaur lanian ari,
Esta pakesko festak
Egiñ andreari;
Lan sallian ederki
Ari nak kantari,
Utzirikan era bat
Alferkeriyari
Gaubelak erantzun
Ziyon karkarrari;
Bi baso eran eta
Etor-ko aiz sarri;
Mutill, ez nazakala.
Bide ortan jarri,
Ziyon karkarrak esan
Adishkide arri,
Nai badek gero egiñ
Lasai irrintziya,
Aditu bear dirak
Nere iritziya;
Gizonak ez dik bear
Izan chit utziya,
Nai badu ondo bete
Bere gutiziya,
Lanari utzirikan
Danari abiya,
Zorrak askar ziotek
Egingo kabiya;
Ta gero, zurrutian
Egindako zorra,
Dek, bera ondatzeko
Zurtzen duben borra
Izanagatik gizon
Sasoizko pizkorra,
Aisa mendeatzen dek
Badago mozkorra.
|