Musika
Uranga, Juan Ignazio
Musika deitzen degu
Pesta danetara,
Erri aundi, ta chiki,
Ta zezenetara:
Baserritarrak ere
Beren billerara,
Au gabe ezin dira
Gogoz juan dantzara.
Elizan ere bear
Da soņu ontatik,
Musika gabe, ez da
Meza nagusirik,
Besperak ta gaņera
Urte betetzerik,
Ez da bada egiten
Ez bada soņurik.
Aurchoai ere bear
Zaiote lagundu,
Nai bada lotarako
Abek oyeratu;
Eta onetarako
Bear da kantatu;
Orra zenbat gauzetan
Musika dan sartu.
Aserretzen diranak
Iņoiz iņorekin,
Adiskidetzen dira
Gero musikakin:
Len bekoki illuna,
Gero argiyakin,
Sartzen dira pozturik
Soņu alaiyakin.
Gazteak onek ditu
Dantzan ipiņitzen,
Ezkontzak ere onek
Ditu ekarritzen;
Soņua dan lekuan
Dira ikusitzen
Len aserre ziranak
Adiskide jartzen.
Ontarako ezin det
Geiago itz egin;
Gelditzen naiz musika
Jakin oayarekin;
Baldin izkribatutzen
Banuke utsegin;
Barkatu, ez det egin
Asmo charrarekin.
|