Maite neria-ri
Uranga, Juan Ignazio
Galdetu nairik aingeru bati
Zer zuben nitzaz pentsatu,
Bere aurrian chit kupigarri
Nitzayon belaunikatu;
Biyotzez niyon bada esaten
Arren ez itzik ukatut
Baldin gizon bat ez badezu nai
Betiko lurpian sartu:
Gau eta egun, naiz lo, naiz esna,
Nabillen leku guztiyan,
Betiko amets ark ipintzen nau
Gaisotutzeko zoriyan;
Dardaizo bat daukat jarriya
Eskui aldeko begiyan,
Eta sartua ezten zorrotz bat
Nere biyotzan erdiyan.
Negar egin nai, bañan iñola
Ez det malkorik isurtzen,
Nolaz bait ere zaill izango da
Bear bezela samurtzen;
Bada biyotza asiya daukat
Kandelan antzera urtzen,
Or asiko naiz udazkenian
Enadan gisa agurtzen.
Aingeru orren begiyak dira
Amets nereko izarrak,
Ez du berdintzen orren illerik
Kolorez arto bizarrak;
¿Nola botatzen ditu zipristin
Suzkuak garo izarrak?
Bada alase botatzen dizkit
Begitik maita chingarrak.
Negar egiñaz aur baten gisa
Galdetu niyon bildurrez;
Ia benetan esango ziran
Maite ninduben edo ez;
ikusirikan nola neguen
Beragatikan negarrez,
Eranzun ziran, ¡ez negar egin,
Ni zuria naiz biotzez!