Judas-en musu paltsua
Uranga, Juan Ignacio
Naurik Jesus-ek umiltasuna
Zer zan guri erakutzi,
Aberastasun aundiyenari
Ziyon oso berak utzi;
Pekatuaren mende geundela
Danak oker ta itsusi,
Karidadesko aunditasunez
Zuben kate charra autzi.
Bide luze, ta nekosuetan
Zan amoriyoz ibiltzen,
Pekatuaren itsuskariyak
Zuzendu ata garbitzen;
Orla zituen gaizkille denak
Inguru berera biltzen,
Eta sustrai char pekatuzkuak
Oso igartu za iltzen.
Jesus-ek zuben lagunkida bat
Berarentzako artua,
Zeñetan zeukan Judas maltzurra
Bestien gisa sartua;
Onen biyotza nola zeguen
Ar charrak jo ta galdua,
Jauna izan zan diru guchiren
Truke etsayai saldua.
Nola zan Judasen altzurkerisko
Pekatu charrez kutzutu,
Zitzaiyon bere bibotz arduna
Gogortu eta pisutu;
Katearekin sendo lotuaz
Zuben etsaiyak itzutu,
Zeran maisua lotzagarrizko
Maitasun paltsos musutu.